Dantza Eguna

Igande honetan Aginagan, Orbeldikoen ikuskizun berriko entsegu orokorra

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 17a, 07:42

Apirilaren 24an ospatuko da Dantza Eguna. Orbeldi Dantza Taldeak egitarau oparoa prestatu du. Tartean, Sorotan Beleren kantekin osaturiko ikuskizuna. Entsegu orokorra igande honetan egingo dute: 12:00etatik aurrera, Aginagako frontoian.

Dantza Eguna 2021

Apirilak 23 ostirala

“Dantza eta generoa” hitzaldia, Oier Araolazaren eskutik

Mikel Laboa EHU Katedraren bitartez doktore-tesia egin berri du: “Genero identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan”.

Oier Araolazaren hitzaldia apirilaren 23an ostirala izango da. 19:00etan, Sutegin.

 

 

Apirilak 24 larunbata

“Tranpaldo irekia” emanaldia, 16:30ean Artzabalen

“Herri guztiari dantzatzeko aukera eman nahi diogu, mikrofono irekia emanaldien estiloan”, Orbeldikoek aditzera eman dutenez. 2013an edo lehenago jaiotakoei zuzendua dago eta gehienez ere sei laguneko taldetan aritu beharko dute. “Norberari gehien gustatzen zaion dantza estiloan koreografia bat aurkezteko oholtza eskainiko dugu”. Aurretik izena eman beharko da usurbildantzan@gmail.com helbidera idatzita. Emailean taldearen izena eta partehartzaileen izen-abizenak zehaztu behar dira.

 

 

Apirilak 24 larunbata

Orbeldiren dantza ikuskizuna, 19:30ean Oiardo kiroldegian

Urtero legez, “herriko musikariekin batera ikuskizun bat eskainiko dugu. Aurten, Sorotan Beleren musika oinarri hartuta 50 minutuko emanaldia osatuko dugu”, Orbeldiko kideek aditzera eman dutenez. Apirilaren 24an larunbata, Oiardo kiroldegian. Astebete lehenago entsegu irekia egingo dute: apirilaren 18an igandea, eguerdiko 12:00etan Aginagako frontoian.

 

 

Apirilak 25 igandea

‘Mutu’ ikuskizuna Sutegin

Apirilaren 25ean igandea, Miriam Perez Cazabonen konpainiak ‘Mutu’ ikuskizuna eskainiko du. Arratsaldeko 18:00etan Sutegin.

 

 

Sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira

Ekitaldi hauetarako sarrerak usurbilkultura.eus plataformatik eskuratu ahal izango dira.