2021eko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 12a, 13:59

2021ko udal dirulaguntzen oinarriak eman dituzte argitara. Deialdi honen bitartez, Gizarte Ongizatea, Ingurumena, Kirola, Kultura eta Nekazaritza-Abeltzaintza udal sailei lotutako egitasmoak sustatuko dira. Dirulaguntzak eskatzeko epea maiatzaren 5ean amaituko da.

Elkarte, erakunde zein norbanakoek Usurbilen hainbat alorretan egin asmo dituzten ekimenak sustatzeko, dirulaguntzen deialdia arautzen dituen oinarriak argitaratu ziren aurreko astean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. PDF honetan dituzue xehetasun denak: Udal dirulaguntza deialdia 2021.