Rukula Sutegin arituko da ostiral honetan

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 8a, 10:09

Rukula taldea Sutegin arituko da ostiral honetan. Publikoa dantzan jartzeko moduko proposamena izanik, plazarako egokiago dira auditoriorako baino. Egoera ordea, ez da gustukoena inorentzat eta oraingo honetan Sutegiko eserlekuetatik jarraituko beharko da talde usurbildarraren zuzeneko grinatsua.  

Rukulak ostiral honetan eskainiko duen kontzertua 19:00etan hasiko da. Sarrerak usurbilkultura.eus web orrian eskuratu behar dira, 8 eurotan.

Hazi Beltzak diskoa plazaratu zuen 2018an eta bertan da Izokin txango, bideoklip honi dagokion kanta.