Koronabirusa

Hiru kasu berri hauteman zituzten atzokoan

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 8a, 12:38

400eko intzidentzia-tasa metatutaren mugan jarraitzen du Usurbilek. Atzokoan beste hiru kasu atzeman eta gero, une honetan 348,76koa da tasa. Joera honek bere horretan jarraitzen badu, itxiera perimetrala ezarriko dute berriro. Datorren astelehenean jakingo da hori. 

Atzo 11.038 test egin ziren eta haietatik 788 positiboak izan ziren. 113 Araban, 373 Bizkaian, 296 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, Covid-19aren ondorioz 65 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta birusa duten 103 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, martxoaren 29tik apirilaren 4ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke 26 hildako egon direla Covid-19ak eraginda.