Hamabost lagunentzako lekua dago ikastaroan, eta izena eman ahala beteko dira plazak. Ordu eta erdiko hamabi saio izango dira guztira.
Helburuak
Hainbat helburu izango ditu ikastaroak: eguneroko egoera errazetan euskara ulertzeko gai izatea; egunerokoan erabiltzen diren esaldi eta esamoldeak ulertzea; euskarara hurbiltzea, aurrera begira ikasten jarrai dezaten; oinarrizko edukiak ezagutzea. Hala, agurrak, elkarrizketa hasierak eta bukaerak, elkarrizketa laburrak, aginduak, esamoldeak eta kontaketak landuko dituzte, baita oinarrizko lexikoa (orduak, hilabeteak, zenbakiak...) eta norberaren inguruko datuak ere (bizilekua, intereseko lekua, familia, enpresa..).
Emuneko Xabier Apaolaza Etxeberria izango da irakaslea.