2021/05/08 19:00

Antzerkia

“Konpromisoa” antzezlana

“Konpromisoa” antzezlana
Sutegiko Auditoriuma, Usurbil

Zuzendaria: Begoña Bilbao.

Aktoreak: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga.


Sarrerak: 10 € www.usurbilkultura.eus webgunean

Xehetasunak:

 

Antzezlan honek jorratzen ditu gizartean puri-purian dauden gaiak: adiskidetasuna, etika edo elkarrekiko konpromisoa.  Aspaldiko lagunak pisua erosteko eroslearekin tratua egiteko prest daude. Eroslea edo engainatuko duten inuzentea? Eroslearen zain dauden bitartean bi lagunak elkarri belarria goxatzen arituko dira, mokoka, adar jotzen.

Baina, halako batean, egoerak okerrera egingo du. Aspaldi gordeta zeuzkaten erremin eta sumindurak elkarri botako dizkiote. Eroslea bien arteko joko maltzur horretan, biktima bihurtuko ote da?