Atzo ez zuten positiborik atzeman eta behera egin du intzidentzia-tasa metatuak

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 15a, 13:01

Osasun Sailak eguerditan zabaltzen ditu bezperako datuak. Atzokoan ez zuen positiborik hauteman Usurbilen. Horri esker, intzidentzia-tasa metatua pixka batean jaitsi da. 400eko mugatik gertu jarraitzen du oraindik. 364,62koa da une honetan Usurbilen; 556,17koa Gipuzkoan. EAEn ere egoerak antzeko jarraitzen du: 450,56.