Liburuaren Nazioarteko Eguna

Ana Apikak eta Intxixu Valbuenak ipuin kontaketa saio musikatua eskainiko dute Liburuaren Nazioarteko Egunean

Erredakzioa 2021eko apirilaren 15a

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira ipuin kontaketa saio musikatua antolatu du liburutegiak hilaren 27rako. Arratsaldeko seietan izango da saioa.  

Ipuin kontaketa egiteaz Ana Apika arduratuko da, eta musika sortzeaz Intxixu Valbuena. Saioa publiko zabalari zuzenduta dago, haur, gazte, heldu zein zahar, guztiak daude gonbidatuta; hori bai, 6 urtetik beherako haurrek heldu batek lagunduta joan beharko dute. Sarrerak, berriz, doan dira, baina izen-ematea usurbilkultura.eus bidez egin beharko da.