30.000 pakete arroz eta pasta, 109.000 litro olio eta 245.000 ontzi kontserba. Udaberriko kanpainak zenbaki hauek utzi ditu. Errigoratik aditzera eman dutenez, “8.200 etxe baino gehiagotara iritsiko gara”.
Errigorako sustatzaileak harrituta bezain pozik daude. “Bidean hainbat produktu agortu zaizkigu eta, ase ezin dugun eskaera horri esker, orain ekoizpena handitzera goaz”. Horretan ere, eredu izan nahi dute. “Ez dugu ekoizpena edozein modutan handituko. Eredu iraunkorren aldeko apustu garbia egingo dugu. Mila esker eta besarkada handia kanpaina hau posible egin duzuen guztioi”.
Zozketan saritutakoak
NOAUA!ko bazkideen artean bi saski zozkatu genituen eta argazkian dituzue sarituak: Maria Lizaso Azkonobieta eta Jose Mari Alduntzin Betelu (bere emazte Dioni Beraetxek jaso zuen saria). On egin!
Banaketa egunak
Apirilaren 27an, 28an eta 29an egingo da NOAUA!ko bulegoan.