Atzokoan bi kasu hauteman zituzten Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2021eko apirilaren 16a

Hala ere, intzidentzia-tasa metatua pixka batean jaitsi da. Osasun Sailak zabaldu dituen datuen arabera, 348,76an da une honetan (364,62an zen atzokoan). 400eko langatik ezin urrundu segitzen dugu, hortaz. Intzidentzia-tasa metatuak aldiz, gora egiten jarraitzen du Gipuzkoan eta EAEn. 581,44koa da Gipuzkoan; 466,42koa EAEn.