XXX. Enpresa Ideia Onenaren Lehiaketaren finalean dira Udarregiko DBH4ko lau ikasle

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 18a, 10:00

XXX. Enpresa Ideia Onenaren Lehiaketan parte hartu dute Udarregi Ikastolako DBH4ko ikasleek. Ekonomiako ikasleen artean, talde batek finalera iristea lortu du, eta hilaren 22an jakingo dute irabazle izan ote diren. 

Deustuko Unibertsitateko ESME Junior Enpresak antolatu eta Donostiako Sustapenak indartutako lehiaketaren finalistak dira Ekhi Aranburu, Danel Etxabe, Libe Olasagasti eta Imanol Uribe. Ostegunean jakingo dute gainontzeko finalistei gailendu diren.