Dardararen bi emankizun eskaini dituzte Sutegin

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 18a, 19:13

Urtebete baino gehiago da Berri Txarrak taldeak agur esan zuenetik, eta berriki Dardara dokumental atera dute; taldearen eta haren zaleei eskainiriko dokumentala. Azken asteetan hainbat herritan erakutsi dute eta gaur izan da Usurbilen txanda, Noaua! kultur elkartearen eskutik.

Taldearen ibilbidea, azken kontzertu hura eta zaleei buruzko lan dokumentala da. Herriko hainbat zale erakarri ditu dokumentalaren proiekzioak eta hasieran bakarra aurreikusita bazegoen ere, bi egin dituzte: 16:30etan bata, eta 19:00etan bestea. Azkena erabat bete da, eta lehenengoa ere ez da urrun ibili. Berri Txarrak talde ezagunak herrian utzitako arrastoaren seinale.