Koronabirusa

Usurbilen ez dute itxiera perimetrala ezarriko

Noaua Aldizkaria 2021eko apirilaren 19a

Usurbilen ez dute itxiera perimetrala ezarriko, ez baita eremu gorrian sartu. Azken hiru egunetan bina kasu positibo atzeman dituzte eta intzidentzia-tasa muga-mugan dago. 396,32koa da une honetan Usurbilen.

Gipuzkoan ere igo da intzidentzia-tasa metatuta. Osasun Sailak aditzera eman duenez, 635,71koa da tasa Gipuzkoan eta 497,66koa EAEn.