Gipuzkoan igo egin da intzidentzia-tasa metatuta. Osasun Sailak aditzera eman duenez, 658,19ra iritsi da Gipuzkoako herrialdean (635,71ean zen atzokoan) eta 509,02ra EAEn (497,66an zen atzokoan).
Itxieratik salbu, oraingoz
Usurbil itxiera perimetraletik salbu izango da aste honetan, atzo ez baitzen eremu gorrian sartu. Astelehenetan berrikusten dute intzidentzia-tasa metatuaren mapa eta asteartetan sartzen da itxieraren agindua indarrean.