Koronabirusa

Eremu gorrian da Usurbil, 443,88ko intzidentziarekin

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 21a, 12:39

100.000 biztanleko 14 eguneko 443,88ko intzidentzia izatera heldu da covid19a Usurbilen. Eremu gorrian da jada.

Mugan egon gara azken egunotan eta Gipuzkoako udalerri gehienen antzera, Usurbilek ere muga gainditu du. Eremu gorrian da, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak asteazken eguerdi honetan argitara eman dituen azken datuen arabera. 100.000 biztanleko 14 eguneko 443,88ko intzidentzia du.

Azken 24 orduotan 3 covid19 kasu antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen, 13 azken 7 egunotan. 28 azken 14 egunotan. Apirila hasi zenetik 36:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.

Buruntzaldea gorrian
Usurbilen antzera eskualdea ere eremu gorrian da. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa baxuena du udalerri honek Buruntzaldean:
-Andoain: 447,02 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,20. Azken 7 egunetan 38 kasu). 
-Astigarraga: 1228,65 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,34. Azken 7 egunetan 35 kasu). 
-Hernani: 556,55 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,35. Azken 7 egunetan 58 kasu). 
-Lasarte-Oria: 567,08 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,15. Azken 7 egunetan 51 kasu).
-Urnieta: 660,33 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,64. Azken 7 egunetan 19 kasu). 
-Usurbil: 443,88 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,17. Azken 7 egunetan 13 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako 667,35eko intzidentzia metatua du Gipuzkoak, eremu gorrian da. 5.000 biztanletik gorako 33 udalerri ditu eremu gorrian, bakarra (Elgoibar) horian. 

12.709 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 1.002 izan dira positiboak (%7,9); 420 Gipuzkoan, 445 Bizkaian eta 120 Araban. 17 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 117 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 158 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.02koa da gaur.  Apirilaren 12tik 18ra 32 hildako izan dira EAE-n.

Ikastetxeen egoerari dagokionean, 68 ikastetxeetako 105 ikasgela daude itxita. Guztira, EAE osoko 2 urtetik unibertsitate mailaraino EAE-n dauden 17.554 ikasgelen %0,60a da itxita dagoena.

Xehetasun gehiago hemen: covid19