2021/05/12 17:30

"Eta ni?" hitzaldia, Hitz-Ahok antolatutako saioa

"Eta ni?" hitzaldia, Hitz-Ahok antolatutako saioa
Online, Usurbil

"Eta ni?" Zaintzak erdigunera, norberarenak ere bai izeneko saioa antolatu du Hitz Aho Guraso Elkarteak. 17:30ean hasiko da baina ez da presentziala izango. Online jarraitu ahal izango da hitzaldia, udarregi.eus web orrialdean.

Izena eman behar da aldez aurretik, harremonakusurbil@gmail.com helbidera idatziz. Modu berean banatuko dute saiorako beharrezkoa izango den materiala. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Arremanitz eta Udarregi Ikastolako Hitz Aho Guraso Eskola.