Koronabirusa

443,88tik 539raino igo da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 22a, 12:27

Azken 24 orduotan beste 9 covid19 kasu berri detektatu ditu Osasun Sailak Usurbilen. 443,88tik 539raino igo da koronabirusaren intzidentzia udalerri honetan. Eremu gorri betean da Usurbil.

Eremu gorrian eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia hazten Usurbilen. Osasun Sailak ostegun eguerdi honetan kaleratu dituen azken datuen arabera, 9 covid19 kasu berri detektatu dituzte azken 24 orduotan udalerri honetan, eta intzidentzia 443,88tik 539raino hazi da. 

22 kasu zenbatu dituzte Usurbilen azken 7 egunotan. 34 azken 14 egunotan. Apirila hasi zenetik 45:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.

Buruntzaldea gorrian
Usurbilen antzera eskualdea ere eremu gorrian da. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa baxuena du udalerri honek Buruntzaldean:
-Andoain: 453,70 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,15. Azken 7 egunetan 36 kasu). 
-Astigarraga: 1168,71 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,20. Azken 7 egunetan 37 kasu). 
-Hernani: 591,33 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,27. Azken 7 egunetan 56 kasu). 
-Lasarte-Oria: 603,83 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,22. Azken 7 egunetan 59 kasu).
-Urnieta: 660,33 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,58. Azken 7 egunetan 18 kasu). 
-Usurbil: 539,00 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,48. Azken 7 egunetan 22 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako 697,75eko intzidentzia metatua du Gipuzkoak, eremu gorrian da. 5.000 biztanletik gorako 32 udalerri ditu eremu gorrian, bana laranjan (Ordizia) eta horian (Elgoibar). 

12.497 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 1.013 izan dira positiboak (%8,1); 443 Gipuzkoan, 465 Bizkaian eta 99 Araban. 6 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 94 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 165 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.03koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionean, 83 ikastetxeetako 128 ikasgela daude itxita. Guztira, EAE osoko 2 urtetik unibertsitate mailaraino EAE-n dauden 17.554 ikasgelen %0,73a da itxita dagoena.

Xehetasun gehiago hemen: covid19