Gaikako bilketa bere horretan mantendu da, %86an, eta errefus kopuruak koska bat egin du behera, 2019an baino tona bat gutxiago bildu baita. Balantze ekonomikoaren datuak jaso bezain pronto argitaratuko du Udalak 2020ko datuen txosten osoa.
Gaikako azterketa eginda, kale garbiketan bildutako errefusa nabarmen murriztu da: 48,02 tona, 2020an; 83 tona, 2019an. Etxeetan jasotakoak, ordea, nabarmen egin du gora: 53 tona, 2019an; 73 tona, 2020an. Industria jardueran, berriz, murrizketa txikia izan da. Hala ere, guztira jasotako errefus kopurua 2019koaren antzekoa izan da.
“Gaikako bilketaren emaitzak oso ona izaten segitzen du”
Udal teknikarien esanetan, biohondakinak nabarmen murriztu dira. Ostalaritza jardueren murrizketaren ondorio, ziurrenik. Covid-19ak baldintzatutako lehenengo urtea izan da 2020a, eta horrek ere eragina izan du hondakinen bilketan. Dena den, teknikariaren esanetan, “gaikako bilketaren emaitzak oso ona izaten segitzen du”.