Koronabirusa

Berriz ere gorantz, 570,70eraino igo da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 23a, 12:32

Eremu gorrian gara hirugarren egunez jarraian, eta goranzko bidean segitzen du 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak. 

Goranzko bidean segitzen du, 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak. Azken 24 orduotan, 570,70koa izatera heldu da Usurbil. 2 covid19 kasu berri detektatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan. Hirugarren egunez jarraian, eremu gorrian segitzen dugu. Momentuz, neurri murriztaile berririk ez da izango indarrean, astelehenera arte.

22 kasu zenbatu dituzte Usurbilen azken 7 egunotan. 36 azken 14 egunotan. Apirila hasi zenetik 47:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.

Buruntzaldea gorrian
Usurbilen antzera eskualdea ere eremu gorrian da:
-Andoain: 467,04 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,27. Azken 7 egunetan 39 kasu). 
-Astigarraga: 1093,80 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,06. Azken 7 egunetan 36 kasu). 
-Hernani: 601,27 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,21. Azken 7 egunetan 52 kasu). 
-Lasarte-Oria: 582,83 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,29. Azken 7 egunetan 64 kasu).
-Urnieta: 692,54 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,65. Azken 7 egunetan 21 kasu). 
-Usurbil: 570,70 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,64. Azken 7 egunetan 22 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako 711,21eko intzidentzia metatua du Gipuzkoak, eremu gorrian da. 5.000 biztanletik gorako 33 udalerri ditu eremu gorrian, bakarra horian (Elgoibar). 

10.907 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 978 izan dira positiboak (%8,1); 431 Gipuzkoan, 425 Bizkaian eta 117 Araban. 5 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 114 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 173 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.03koa da gaur.  

Xehetasun gehiago hemen: covid19