Koronabirusa

602,41era igo da intzidentzia, 6 kasu asteburuan

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 26a, 12:45

602,41era igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia Usurbilen. Asteburuan 6 covid19 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak udalerri honetan.

Goranzko bidean segitzen du, 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak. 6 covid19 kasu berri izan dira asteburuan, ostiraletik igandera. 602,41koa da intzidentzia, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen eguerdi honetan kaleratu dituen azken datuen arabera. Eremu gorrian segitzen dugu. 

22 kasu zenbatu dituzte Usurbilen azken 7 egunotan. 38 azken 14 egunotan. Apirila hasi zenetik 53:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.

Buruntzaldea gorrian
Usurbilen antzera eskualdeak ere eremu gorrian segitzen du:
-Andoain: 453,70 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,17. Azken 7 egunetan 37 kasu). 
-Astigarraga: 1123,76 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,94. Azken 7 egunetan 30 kasu). 
-Hernani: 636,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,20. Azken 7 egunetan 61 kasu). 
-Lasarte-Oria: 656,34 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,26. Azken 7 egunetan 77 kasu).
-Urnieta: 595,91 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,19. Azken 7 egunetan 22 kasu). 
-Usurbil: 602,41 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,52. Azken 7 egunetan 22 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako 726,48ko intzidentzia metatua du Gipuzkoak, eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 32 udalerri ditu eremu gorrian, bi laranjan (Beasain eta Elgoibar). 

8.824 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 762 izan dira positiboak (%7,7); 356 Gipuzkoan, 325 Bizkaian eta 75 Araban. 6 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 62 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 192 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.03koa da gaur.  

Xehetasun gehiago hemen: covid19