Gogoan izan, 2019ko udazkenean zehar txokoaldearrek udal ordezkariekin batera, Hiritik At! kooperatibak bideratu zuen prozesuan, Akerra gaztetxe eta auzotarren bilgunea izatea erabaki zuten. Proiektua definitu zuten parte hartze saio haietan. Eraikineko espazioaren antolaketa eta erabileraz, funtzionamendu eta kudeaketaz erabakitzen aritu ziren txokoaldetarrak udal ordezkariekin eta aipatu kooperatibako kideekin batera hiru lan saioetan.
Auzotarren bilgunea
Birgaitu eta berritu egin zuen gerora Udalak eraikina. Orain arte bezala, aurrerantzean ere gaztetxe izaerari eutsiko dio guneak beheko solairuan. Goikoa aldiz, auzotarren bilgunea izango da, auzotarren erabilerarako. Sortzea erabaki duten auzo elkarteak kudeatuko du. Erabilera anitzeko gunea izango da, komun edota sukalde txiki batekin. Bi solairuak komunikatzeko eskilarak berritu eta igogailua izango ditu.
Aipatu moduan, Txokoaldeko udal-ekipamendu berriaren lanak amaitzear dituzten honetan, bilera dieu du Usurbilgo Udalak astearte honetarako, apirilak 27, arratsaldeko 18:00etan. Hitzordua elkarte aurreko plazan iragarria bazegoen ere, euriagatik Akerran egingo dela ohartarazi du Usurbilgo Udalak. "Antolaketa eta irekiera", hortxe gaurko hitzorduan ahotan hartuko dituzten gaiak.