Koronabirusa

Murrizketa berriei lotutako argibideak eta mugikortasuna egiaztatzeko agiria

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 27a, 12:55

Astearte honetatik indarrean diren neurri murriztaile berriei buruzko argibideak dituzue albiste honetan, baita mugikortasuna egiaztatzeko agiria eskuratzeko aukera ere.

Astearte honetatik itxiera perimetrala indarrean da Usurbilen. Mugakide diren udalerrietara joan daiteke, Orio, Lasarte-Oria edota Donostiara, kanpoko kirol jardueratarako edo erosketak egiteko. Gainerako premiazko mugikortasun kasuetarako, segidan duzue alboan eraman beharreko egiaztagiria. 

Horrekin batera, 100.000 biztanleko 14 eguneko 400etik gorako intzidentzia udalerrietan indarrean diren neurri murriztaileei buruzko argibideak.

Mugikortasunaren egiaztagiria eta argibideen dokumentua osorik, hemen: covid19







400eko INTZIDENTZIATIK GORAKO UDALERRIAK

1. Nola jakin dezaket noiz dauden nire udalerria edo beste bat konfinatuta?
Osasun Sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus), astelehenero zabalduko da, eta jaieguna bada, hurrengo lanegunean, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat, ezarritako tasak eta parametroak gainditzen dituzten udalerrien eta lurralde historikoen zerrendarekin. Eraginkorra izango da hurrengo egunetik aurrera.

Nolanahi ere, zabalkunde hori jasotzen duen lehen ebazpena Dekretu hau indarrean jartzen den egun berean emango da, 2021eko martxoaren 27an (larunbata), eta ondorioak izango ditu 2021eko martxoaren 29ko 00:00etatik aurrera. Aste Santuko jaiegunak direla eta, bigarren ebazpena apirilaren 6an (asteartea) eman beharko da, eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

2. Zein herri geratuko dira konfinatuta?
Mugatu egiten da bizilekua duten udalerriko barruti bakoitzean pertsonak sartu eta irtetea, indarrean dagoen Dekretuaren 2. artikuluan jasotako salbuespenekin:

-5.000 biztanletik gorako udalerrietan, baldin eta azken 14 egunetako COVID- 19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagokoa bada,

-eta 5.000 biztanletik beherako udalerrietan, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak biztanleria-tamaina horretako udalerrietarako ezarritako parametro epidemiologiko baliokideen mugak gainditzen badituzte.

3. Eta lurralde historikoen lurralde-konfinamendua noiz emango da?
Era berean, lurralde historiko batean, azken 14 egunetako COVID-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagokoa bada, bizileku den lurralde historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezarriko da, Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako salbuespenekin.

4. Zilegi al da mugakide diren > 400eko tasa duten udalerrien arteko mugikortasuna?
Mugakide diren eta ohiko zirkulazioa duten udalerrien arteko mugikortasuna baimenduko da, erosketak eta aire zabaleko jarduera fisikoa egiteko.

5. Joan naiteke “poteatzera” > 400eko tasa duen ondoko udalerrira?
Ez. Erosketak eta jarduera fisikoak aire zabalean egiteko bakarrik dago baimenduta ondoko udalerrira joatea. Herri txikien kasuan ere baimenduta dago udalerrian bertan ez dauden zerbitzuetarako lekualdatzea.

6. Gaua igarotzeko ostatu-erreserba badut eta bizitokia edo helburuko udalerria 14 egunetako Intzidentzia-tasa Metatua 100.000 biztanleko 400 kasu edo gehiagoko bada, mantendu al dezaket?
Bai. 2021eko martxoaren 26a baino lehen gaua igarotzeko ostatu-erreserbak dituzten pertsonak, apirilaren 1etik 11ra bitarteko aldirako, beren udalerritik erreserba egin duten herrira joan ahal izango dira.

7. Zer zerbitzu eman dezakete ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek eta zein ordutegitan > 400eko tasa duten udalerrietan?
Aire zabaleko terrazetan zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte, eta lokalen barruko jendaurreko ordutegia murriztu beharko dute, honako bi ordutegi-tarte hauetara: —06:30etik 9:30era. —13: 00etatik 16:30era.

Terrazetako ordutegiak orain arte bezala jarraituko du, 06: 00etatik 20:00etara.

Eskaerak 21:00ak arte entregatu ahal izango dira establezimenduan bertan hitzordua eskatuta, eta itxita egon beharko da beste edozein zerbitzutarako. Etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango da.

Bezero-taldeek ezingo dute mahai bakoitzean lau baino gehiago izan, eta ezingo dira bi mahai edo gehiago batu pertsona-kopuru handiagoko talde baterako. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen diren momentuan izan ezik.

Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko distantzia dagoela ziurtatu beharko da.

8. Sar al zaitezke ostalaritza-establezimenduan barnealdean kontsumitzeko ezarritako ordutegietatik kanpo kontsumizioa eskatzera > 400eko tasa duten udalerrietan?
Bai. Ezarritako ordutegi-tarteetatik kanpo, establezimenduan sar gaitezke kontsumizioa eskatzeko edo komunak erabiltzeko, betiere segurtasun-neurriak errespetatuz, hala nola maskara erabiltzea, segurtasun-distantzia, eskuen higienea, eta abar. Hala ere, ordutegi-tarte horietatik kanpo, ezin da inola ere kontsumitu establezimenduaren barruan.

9. Zer ordutegi bete behar dute zerbitzuguneetan kokatutako ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuek > 400eko tasa duten udalerrietan?
Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400ekoa baino handiagoa duten udalerrietako zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak irekita egon ahal izango dira, ordutegi-muga horretatik kanpo, iragaitzazko erabiltzaileak artatzeko bakarrik.

10. Ostalaritza-zerbitzua duen joko- eta apustu-establezimendu batek eskain al dezake janaririk eta edaririk > 400eko tasa duten udalerrietan?
Barnealdean, bi ordu-tarte hauetan bakarrik: –06:30etik 09:30era.
–13:00etatik 10:30era.

11. Zenbat lagunek egin dezakete kirola taldean > 400eko tasa duten udalerrietan?
Barruko eremuetan egiten diren kirol-jarduerek ez dituzte lau pertsonako taldeak gaindituko, talde profesionalen eta federatuen entrenamenduei eta lehiaketei eragiten dietenak izan ezik. Kanpoan, bilkuren muga 6 pertsonakoa da.

12. Baimenduta al dago eskola-kirola > 400eko tasa duten udalerrietan?
Eskola-kiroleko entrenamenduak egin ahal izango dira, eta gehienez ere sei laguneko taldeetan antolatuta. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili. Barruko instalazioetan, taldeek gehienez lau pertsona izan beharko dituzte.

13. Baimenduta al dago dutxak eta aldagelak erabiltzea > 400eko tasa duten udalerrietan?
Ez. Udalerri hauetan aldagelak eta dutxak itxi egingo dira kirol-instalazio mota guztietan, igerilekuetan izan ezik; horietan, aldagelak erabili ahal izango dira gehieneko edukieraren ehuneko 35eko mugarekin, eta dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banakakoak badira.

14. Mugakide diren eta ohiko joan-etorriak dituzten udalerrien arteko desplazamendua, Lurralde Historikoa edozein dela ere, independentea al da bi udalerriek duten Intzidentzia-tasa metatuarekiko, ersoketak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko?
Bai.

15. Joan naiteke ondoko herriko mendira?
Bai. Gehienez 6 pertsonako taldean joan zaitezke bizi zaren udalerriko edo ondoko udalerriko mendira.

16. Bost lagunekin gera naiteke bizikletan ibiltzeko inguruko herri mugakideetatik?
Bai. Bizilekuaren mugakide diren udalerrietatik bakarrik.

17. Atera al naiteke oinez konpainiarekin eta alboko herrietara joan?
Bai, bizilekuaren mugakide diren udalerrietara bakarrik.

18. Mugakidea ez den udalerri batetik pasa naiteke mugakide den udalerri batera sartzeko?
Mugakidea ez den udalerri batetik oinez mugakide den beste udalerri batera joateko bakarrik dago baimenduta, baldin eta ibilbideren baten parte bada. Ezin da mugakideak ez diren udalerrietan autoz ibili mugakideak diren beste udalerri batzuetara joateko.

19. Baratzeetara joan al daiteke?
Bai, arrazoi hori dela-eta, baratzea dagoen udalerrira joan daiteke, mugakidea den ala ez kontuan hartu gabe, eta bi udalerrietan intzidentzia-tasa metatua kontuan hartu gabe.

20. Egunero joan behar dut bizilekuaren mugakidea ez den udalerri batera, lanagatik, eta lan-ordutegia dela-eta, udalerri horretan bazkaldu behar dut. Taberna edo jatetxe batera joan naiteke?
Bai. Lan-ordutegiaren tartean, eguneko bazkariren bat hartzen badu, baimenduta dago lan egiten den udalerriko taberna edo jatetxeetara joatea.

APLIKAZIO OROKORREKO NEURRIAK
OINARRIZKO GALDERAK
21. Indarrean jarraitzen al du lau pertsonatik gorako taldeetan espazio publiko eta pribatuetan egoteko mugak?
Bai, bizikideak badira izan ezik. Horrez gain, 2021eko martxoaren 26tik apirilaren 9ra bitarteko egunetan, bizikideak diren pertsonen-taldeak elkartu ahal izango dira soilik espazio pribatuetan.

22. Indarrean jarraitzen al du Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko eta irteteko muga?
Bai.

23. Nola justifikatu daitezke irteerak Euskal Autonomia Erkidegotik?
Dokumentu honen Eranskinean erantzukizunpeko adierazpenaren eredu bat eskaintzen da, eta eredu hori erabil daiteke lekualdaketaren arrazoia egiaztatzeko, beste modu batetik justifikatu ezin bada.

24. Indarrean al dago 22:00etatik aurrera gauez zirkulatzeko muga?
Bai.

25. Zer hartu behar dut kontuan maskara bat erosterakoan?
Arrazoi medikoengatik salbuetsita dauden pertsonen kasuan izan ezik, Kontsumo Ministerioak gomendatu du ezarritako zehaztapenak bete behar dituzten eta etiketan adierazi behar duten higiene-maskarak erabiltzea. Esteka honetan informazio zehatzagoa ageri da:
https://www.mscbs.gob.es/en/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov/do cumentos/030520_GUIA_COMPRA_MASCARILLAS.pdf

26. Maskara eramatetik salbuetsita dagoen pertsona bat maskara gabe sar al daiteke edozein motatako establezimenduetan?
13/2021 Dekretuaren eranskinean nahitaezko maskararen erabilera ezartzen da, salbuespen zehatz batzuetan izan ezik. Herritarrentzako salbuespenak maskara nahitaez erabili behar ez den jardueretan baino ez dira aplikatuko. Bestela esanda, maskara ez erabiltzeko mediku-ziurtagiria eduki arren, ezingo da markararik gabe gimnasio batean sartu, ez eta terraza batean egon edo saltoki batean sartu ere, jarduera horietan berariaz jasota baitago maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela. Beraz, medikuntza-salbuespenak bide publikoan eta nahitaez erabili behar ez diren jardueretan aplikatuko dira.

MUGIKORTASUNA
27. Irten al naiteke Euskaditik arrazoi justifikatuengatik?
Bai, baimenduta daude behar bezala justifikatutako lekualdaketak, baldin eta urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenetako batengatik gertatzen badira.

28. Nire alaba Bartzelonatik Gasteizera doa eta altzariak garraiatzeko laguntza behar du. Laguntzera joan naiteke?
Ez, beste pertsona bati etxez aldatzen laguntzeko lekualdatzea ez da kausa baimendua. Hala ere, laguntza bat, behar bezala egiaztatuta, onartu ahal izango litzateke, baldin eta egoera bereziki ahulean, ezinbesteko egoeran edo premia-egoeran badago. Beste kasu batean, iruzurra zigortuko litzateke.

29. Dibortziatua naiz. Dibortzio-epaiaren arabera, astean bitan egon naiteke seme-alabekin; baina ez dira bizi nire Autonomia Erkidego berdinean. Bisita hauek egitera joan naiteke?
Seme-alabak zaintzeko joan-etorri bat, dibortzio-epai batean ezarritako araubideari jarraikiz, baimenduta dago, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6. artikuluan jasotako salbuespenetako bat delako; zehazki hauxe: "k) antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua”.

30. Beste udalerri bateko finka batean dauden animalia batzuk zaindu eta elikatu behar ditut. Mugitu naiteke? Nola justifikatzen dut?
Animaliak artatzeko joan-etorri bat baimenduta dago, Lehendakariaren urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6. artikuluan jasotako salbuespenetako bat delako; zehazki hauxe: "j) ezinbesteko kasua". Animalien jabetza egiaztatzen duen edozein agiriren bidez justifika daiteke, edo, bestela, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, arreta zein helbidetan emango zaien zehaztuta. (Ikus Eranskina)

31. Nola justifikatuko litzateke agintaritza baten aurrean beste Autonomia Erkidego batera joan-etorri baten motiboa adinekoen edo adingabeen zaintza dela?
Pertsona arduradunak emandako egiaztagiriaren bidez; horretarako, familia-lotura frogatu beharko da eta zainduko den pertsonaren identifikazio-datuak eman beharko dira. Era berean, zaintzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiazta daiteke, artatuko den pertsonaren helbidea eta telefonoa zehaztuta. (Ikus Eranskina)

32. Durangon bizi naiz, eta ohiko ile-apaindegia Bilbon daukat. Joan naiteke haraino?
Bi udalerrietan 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 kasu baino txikiagoa bada, ez dago mugikortasun-murrizketarik. Jatorrizko edo helmugako udalerriren batek intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagokoa badu, ohiko igarobideko udalerri mugakideen arteko joan-etorria baino ezin izango da egin, erosketak eta jarduera fisikoa aire zabalean egiteko. Gainera, herri txikien kasuan ere baimenduta dago udalerrian bertan ez dauden zerbitzuetarako lekualdatzea.

33. Artziniegakoa naiz, eta Bilbora joan ohi naiz erosketak eta bestelako jarduera sozio-ekonomikoak egitera. Jarrai dezaket egiten?
Bi udalerrietan eta bi lurralde historikoetan 14 egunetako Intzidentzia-tasa Metatua 100.000 biztanleko 400 kasu baino txikiagoa bada, ez dago mugikortasun- murrizketarik. Jatorrizko edo helmugako udalerriren batek Intzidentzia-tasa Metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagokoa badu, ohiko igarobideko udalerri mugakideen arteko joan-etorria baino ezin izango da egin, erosketak eta jarduera fisikoa aire zabalean egiteko.

34. Baimenduta al dago oraindik Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzea Euskaditik kanpo lekualdatzeko jatorria eta helmuga duten pertsonentzat?
Bai, igarotzea baimenduta dago, baina ez beste inolako jarduerarik.

35. Kantabriakoa naiz, Bilbotik hegaldi bat dut, eta Autonomia Erkidegotik sar naiteke edo atera naiteke arrazoi horrengatik?
Joan nahiz etorrian, Euskal Autonomia Erkidegotik pasa daiteke bere helmuga Autonomia Erkidego honetatik kanpo badago; baina ezin du beste jarduerarik egin Euskal Autonomia Erkidegoan.

36. Joan al naiteke Euskaditik kanpo dagoen nire bigarren etxebizitzara?
Ez, 926/2020 Errege Dekretuan autonomia-erkidegoen arteko mugikortasuna mugatzeko aurreikusitako salbuespenen batean sartzen bada salbu.

37. Joan al naiteke Autonomia Erkidego berean dagoen bigarren etxebizitza batera?
Bi udalerrietan 14 egunetako Intzidentzia-tasa Metatua 100.000 biztanleko 400 kasu baino txikiagoa bada soilik.

38. Baimenduta al dago adinekoen egoitzetara joatea?
Bai, betiere zentroak berak baimendutako bisitak badira.

39. Baimenduta al dago espetxeetara joatea?
Bai, baina, horretarako, Espetxeetako Agintaritzak emandako baimen egokia beharko da.

40. Nola arautzen dira Euskadin enklabeak diren udalerriei dagozkien gaiak?
Enklabeak diren udalerriek inguratzen dituen Lurralde Historikoaren berezko tratamendua jasotzen dute (Trebiño, Villaverde...).

41. Pisu bat dut alokatuta beste Autonomia Erkidego batean eta giltzak batzera joan behar dut, errentariak etxea utziko baitu. Irten naiteke Erkidegotik?
Jarduera hori atzeratzerik ez badago, ezinbesteko kasutzat jo daiteke.

42. Nola justifika dezaket joan-etorrien arrazoia?
Beste frogabiderik ez dagoenean, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango da. Adierazpen hori sinatutako dokumentu bat da, eta adierazten du Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela, mugikortasun-mugaren salbuespenak justifikatzeko. (Ikus Eranskina)

43. Zer gertatzen da dagoeneko bidaiatzeko hegazkin-txartela erosi badugu? Baliogabetu egin behar dugu?
Bidaiaren arrazoiaren arabera:
–Bidaiaren arrazoia aisialdia bada, ezin da bidaiatu.
–SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko alarma-egoera deklaratzen duen urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan jasotako salbuespenetako batengatik bada, hegaldiari eutsi ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatzen bada.

44. Atera dezakegu maskota 22:00ak ondoren?
Ez, ezin dugu maskota atera 22:00etatik aurrera eta 06:00ak arte. Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan jasotako salbuespenengatik soilik atera daiteke maskota batekin; esate baterako, larrialdiko motiboren batengatik albaitariarenera eramatea.

45. Gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga 22:00etan bada ere, garraio publikoa 23:00etan amaitzen da. Horrek san nahi du autobusa har dezakedala 22:00etatik 23:00etara?
Urriaren 25eko Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan jasotako salbuespenetako batengatik soilik erabili ahal izango da garraio publikoa 22:00etatik aurrera. Adibidez, osasun-arrazoiengatik, larrialdi-arrazoiengatik edo lanetik irteteko lan-ordutegiaren baldintzapean, besteak beste.

OSTALARITZA eta JOKO ETA APUSTUEN LOKALAK
46. Zer zerbitzu eman dezakete ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek?
Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400eko muga gainditzen ez badu udalerriak, aire zabaleko terrazetan zerbitzuak eskaini ahal izango dira eta barruan ehuneko berrogeita hamarreko edukiera izango dute.

Bezero-taldeek ezingo dute mahai bakoitzean lau baino gehiago izan, eta ezingo dira bi mahai edo gehiago batu pertsona-kopuru handiagoko talde baterako. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen diren momentuan izan ezik.

Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko distantzia dagoela ziurtatu beharko da.

47. Zer ordutegi dute ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek?
Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400eko muga gainditzen ez badu udalerriak, ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek –zerbitzuguneetako zerbitzuek izan ezik– gehienez ere 20:00etan itxi beharko dute, eta ezingo dute 06:00ak baino lehen ireki.

48. Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak irekita egon daitezke 20:00etatik aurrera?
Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak irekita egon daitezke 20:00etatik 06:00etara bitartean egon ahal izango dira irekita, baina iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik. Intzidentzia-tasa 400 baino handiagoa duten udalerrietan badaude, ikus 9. galdera.

49. Lau kide baino gehiagoko familia batek jan al dezake taberna-jatetxe bateko mahai berean?
Mahaikideen gehieneko kopurua lau pertsonakoa da, familia-unitateak edo bizikideak baldin badira ere. Lau kide baino gehiagoko familia batek bi mahaitan eseri beharko du.

50. Derrigorrezkoa al da ostalaritza-establezimenduetan maskara erabiltzea?
Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen diren momentuan izan ezik. Barruko establezimendu batean maskara behin eta berriz ez erabiltzea arrisku handiko testuingurua da.

51. Itxi al dezaket 20:00etan establezimenduaren barrualdea eta jarraitu terrazetan bezeroei arreta ematen?
Ez. Establezimenduen barrualdea eta kanpoaldea 20:00etan itxi behar dira, bezeroak ateratzea barne.

52. Jaso eta banatu al daitezke janari-eskaerak ostalaritza-establezimenduetan?
Bai, Intzidentzia-tasa Metatua gorabehera, eskaerak 21:00ak arte entregatu ahal izango dira, establezimenduan bertan hitzordua eskatuta, eta, edonola, itxita egon beharko da jendaurreko beste edozein zerbitzutarako. Etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango da.

53. Ikus al dezakegu taldean futbol partida bat taberna baten barruan?
Lehendakariaren martxoaren 6ko 13/2021 Dekretuak berariaz baztertzen du establezimenduen barruan telebistaz eskaintzen diren kirol-ekitaldiak taldean ikustea. Dena den, bezero-taldeek ezingo dute mahai bakoitzean lau baino gehiago izan, eta ezingo dira bi mahai edo gehiago batu pertsona-kopuru handiagoko talde baterako.

54. Baimenduta al dago barran kontsumitzea?
Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea, bai barruan, bai kanpoan, erabiltzaileek mahaian eserita kontsumitu beharko dute.

55. Joko- eta apustu-establezimendu batera joan naiteke?
Bai, joko- eta apustu-establezimenduek ateak ireki ditzakete indarrean dauden murrizketak eta ordutegiak errespetatuz.

56. Zer ordutegi dute joko- eta apustu-establezimenduek?
Establezimendu horiek, gehienez ere, 20:00etan itxi beharko dira, bezeroen hustea barne, eta ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki jendearentzat.

57. Ostalaritza-zerbitzua duen joko- eta apustu-establezimendu batek eskaini al dezake janaria eta edaria?
Bai, ostalaritzari aplika dakizkiokeen neurri eta murrizketa berberak errespetatuz. 14 egunetako Intzidentzia-tasa Metatua 100.000 biztanleko 400 kasukoa edo gehiagokoa denean, barnealdean, bi ordu-tarte hauetan bakarrik: –06:30etik 09:30era. –13:00etatik 16:30era.

58. Baimenduta al dago ostalaritza-establezimenduetan jolas- edo apustu- makinak erabiltzea?
Bai, jolasten duen pertsona beti eserita egon behar du eta joko- eta apustu- lokaletarako ezarritako erabilera- eta higiene-baldintza berberetan.

59. Ba al dago futbolin edo billarrean jokatzerik ostalaritza-establezimendu batean?
Jolas, joko- edo apustu- -makinak establezimendu barruan nahiz kanpoan erabiltzeko bezala, erabiltzaileek eserita egon behar dute uneoro, eta joko- eta apustu-lokaletan ezarritako higiene- eta prebentzio-baldintza guztiak errespetatu behar dituzte.

60. Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak ireki al daitezke?
Ez. Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita egongo dira.

61. % 50eko gehieneko edukiera hoteletako eremu komunetan (jantokia, kafetegia, eta abar) aplikatzen den 30 pertsonako kopurua baino handiagoa izan daiteke?
Dekretuak gehienez ere % 50eko edukiera ezartzen du kanpin-hotelen eta turismo- ostatuen eremu komunetarako, eta gune horietan ezin da inoiz 30 pertsonako muga gainditu aldi berean eta pertsonen arteko metro eta erdiko distantzia errespetatuz.

Ostalaritza-instalazio horietako gainerako aretoek edo jantokiek % 50eko gehieneko edukiera errespetatu beharko dute, beren azaleraren arabera, eta jantokien kasuan, jatetxe-zerbitzuei aplikatu beharreko araudia errespetatu beharko dute, edo, bestelako ekitaldiak antolatuz gero, barne-espazioetako bilerei aplikatu beharrekoa.

Nolanahi ere, gogorarazten da, 20:00etatik aurrera, hotelek eta bestelako ostatuek ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak ostatu hartutako bezeroei soilik eskaini ahal izango dizkietela.

62. Nola egin behar dira cocktailak eta buffetak?
Gehienez ere 4 pertsonako taldeetan egin daitezke, behar bezala mugatutako barruko lokal edo kanpoko eremu bakoitzeko. Pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusteko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, babes fisikorako neurri alternatiboak eta maskara erabiliz.

63. Zenbat lagunek har dezakete ostatu landetxe batean eta zein baldintzatan?
1. Landetxe bateko zerbitzua soilik alokatu ahal izango da ostatu hartzeko baimena duten pertsonen kopururako, eta ostatu hartzen duten pertsona guztiak bertan erregistratu beharko dira.

2. Gosariei, bazkariei eta afariei dagokienez, ostalaritzaren esparrurako ezarritako irizpideak errespetatuko dira:

-Mahaiko mahaikideen gehieneko kopurua lau pertsonakoa da, eta ezingo dira bi mahai edo gehiago batu pertsona gehiago elkartzeko.

-Mahai desberdinetan eserita dauden pertsonen artean, gutxienez metro eta erdiko tartea utzi behar da.

-Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak irensten direnean izan ezik.

3. Debekatuta dago establezimendu barruan nahiz kanpoan lau pertsona baino gehiagoko taldeak gainditzen dituen edozein jarduera.

4. Nolanahi ere, komeni da bizikidetza-unitate baten baino gehiagoren bilkurak edo topaketak saihestea, batez ere barne-eremuetan.

KIROLA
64. Baimenduta al dago eskola-kirola?
Eskola-kiroleko entrenamenduak egin ahal izango dira, eta gehienez ere sei laguneko taldeetan antolatuta. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili. (Intzidentzia-tasa Metatua 100.000 biztanleko 400ekoa baino handiagoarekin, barruko eremuetako kirol-jarduerek ez dituzte lau pertsonako taldeak gaindituko)

Entrenamenduetan eta taldeko kirolak egin aurreko eta ondorengo uneetan, pertsonen arteko metro eta erdiko segurtasun-distantzia, sei laguneko taldeak eta maskara erabiltzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.

Eskola-kirolean maskara erabiltzea nahitaezkoa da, bai aire zabaleko kirol-jardueretan, bai barruko esparruetan. Igerilekuetan eta kanpoko jarduera fisiko handiko aparteko uneetan baino ez dira kenduko.

65. Eta eskola-kiroleko lehiaketa?
Ez.

66. Ikasleek aldagelak erabil ditzakete?
Ez. Aldagelak ezin dira erabili eskola-kirolean, erabiltzaileek erabili behar dituzten igerilekuetako aldagelak izan ezik, jakina.

67. Baimenduta al daude eskola-kiroleko entrenamenduetarako joan-etorriak?
Bai, baldin eta jatorrizko eta helmugako udalerriak 14 egunetako Intzidentzia-tasa Metatua 100.000 biztanleko 400 kasu baino gutxiagokoa badute; bestela, ezin da.

68. Kendu al dezaket maskara, bakarka, hiri-inguruetan kirola egiten dudan bitartean?
Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeen entrenamenduetan, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko biziko aparteko uneetan.

69. Derrigorrezkoa al da maskara erabiltzea kiroldegietan, gimnasioetan eta barruko esparruetan?
Bai

70. Aldagelak eta dutxa-guneak erabil daitezke?
Udalerriko Intzidentzia-tasa Metatua 100.000 biztanlekiko ez bada 400ekoa baino handiagoa, erabili ahal izango dira, gehieneko edukieraren ehuneko 35eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu.

71. Zer ulertzen dugu kirolari erdi profesional diogunean?
Egutegi ofizialeko Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan eta Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan parte hartzen duten kirolariak dira, guztiak kategoria absolutuan, Eta Estatuko edo nazioarteko lehiaketetan dagokien kategoria absolutua baino beheragoko kategorian. Atal honetan kategoria absolutuko maila goreneko bertoko kirol-lehiaketak sartzen dira.

72. Baimenduta al dago ehiza-jarduera bere modalitate guztietan, bai eta ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza ere, modalitate guztietan?
Bai. Nolanahi ere, beti errespetatu behar da pertsonen arteko metro eta erdiko segurtasun-distantzia, eta nahitaezkoa da maskara erabiltzea.

73. Publiko gisa joan naiteke kirol-ekitaldi batera?
Ez. Debekatuta dago jendeak kirol-ekitaldietara joatea.

74. Gimnasio bateko makina-gelan kirola egin dezaket?
Bai, banaka, maskara erabiliz, segurtasun-distantzia mantenduz eta baimendutako gehieneko edukiera errespetatuz.

75. Ikastaroak edo jarduerak taldean eskain daitezke?
Gimnasioetan, kirol-klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak bakarrik egin ahal izango dira, baldin eta maskara erabiliz egiten badira, kanpoan egiten diren jarduera fisiko aparteko uneetan izan ezik. 6 pertsonako taldeetan gehienez, eta edukiera ehuneko 50era mugatuta badago.

Udalerriko Intzidentzia-tasa Metatua 100.000 biztanleko 400ekoa baino handiagoa denean, barruko eremuetan egiten diren kirol-jarduerek ez dituzte lau pertsonako taldeak gaindituko, talde profesionalen eta federatuen entrenamenduei eta lehiaketei eragiten dietenak izan ezik.

76. Kirolari federatu bat lehiatu daiteke?
Bai.

BESTEAK
77. Eskola-talde egonkor batek parte har al dezake museoetara, Aquariumetara, natura interpretatzeko zentroetara edo antzekoetara egiten diren bisitaldietan, nahiz eta talde bakoitzeko 6 pertsonako gehieneko kopurua gainditu?
Bai, baldin eta eskola-talde egonkorrak badira eta prebentziozko segurtasun-neurri guztiak errespetatzen badira, hala nola maskarak uneoro erabiltzea, eskuak desinfektatzea, segurtasun-distantziak, eta abar.

78. Azoka txikiak egin al daitezke bide publikoan?
Bai. Egiten ziren lekuetan egin daitezke, betiere baimendutako postuen % 50 gainditzen ez bada. Hala ere, beste espazio edo kokaleku batzuk gaitu daitezke, baimendutako postu guztiek lekua izan dezaten. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da beti, eta pertsonen arteko segurtasun- distantzia 1,5 metrokoa izango da.

79. Musika eta abesbatzen entseguak debekatuta daude oraindik?
Etenda jarraitzen dute ahots-musikako entsegu eta jarduera kolektibo ez- profesionalek, hezkuntza arautuan daudenen kasuan izan ezik.

80. Eta dantza taldeenak?
Dantza-talde ez-profesionalen entseguak baimentzen dira, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.

81. Zer edukiera errespetatu behar du saltoki txiki batek?
150 metro koadro baino gutxiagoko establezimenduek ezingo dute edukieraren ehuneko 60 gainditu.

82. Eta azalera handia bada?
150 metro koadrotik gorako azalera duten merkataritza-establezimenduek edukieraren ehuneko 40ko gehieneko edukiera baimendua izatera igaroko dira, eta, hala badagokio, gehieneko edukiera hori bera aplikatuko zaie merkataritza-guneei solairu eta saltoki bakoitzean, haien azalera edozein dela ere. Merkataritza-guneetako arduradunek neurri nahikoak jarriko dituzte muga hori betearazteko.

83. Supermerkatuek edo elikagaien dendek sal dezakete alkohola 21:00etatik aurrera? Eta beranduago ixten badute?
21:00ak eta 08:00ak artean ezingo da alkoholik saldu. Era berean, ezin da bide publikoan kontsumitu.

84. Joan naiteke nire Autonomia Erkidegotik kanpo egiten den hileta, hil-beila edo ehorzketa batera?
Bizi garen Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren hileta, beila edo ehorzketetara bigarren mailara arteko senideak joan ahal izango dira.

Irizpide hori lekualdatu behar den Autonomia Erkidegoko agintariekin kontrastatu beharko da.

Nolanahi ere, EAEn gertatzen diren hileta, beilategi edo ehorzketetan, hemen ezarritako neurriak bete behar dira:

-Hil-beiletan, 30 pertsona batu ahalko dira, gehienez, aire zabaleko espazioetan, eta 6, espazio itxietan. Bertaratzen den pertsona-kopurua txikiagoa izanez gero, ezingo da baimendutako edukieraren % 50 gainditu.

-Hildakoaren ehorzketan edo haren errausketarako agurrean, 30 pertsona egon ahalko dira, gehienez, betiere espazio irekian egiten bada. Espazio itxian eginez gero, gehienez 10 pertsona batu ahalko dira, eta, nolanahi ere, pertsonen arteko distantzia gorde beharko da.

-Kasu guztietan erabili beharko da maskara.

85. Joan naiteke ezkontza batera EAEtik kanpo?
Hiletak, beilatokiak eta ehorzketak egiteko erabiltzen den irizpide bera aplikatuko da, eta baimenduta egongo da bigarren mailara arteko senideak beste Autonomia Erkidego batera lekualdatzea. Nolanahi ere, irizpide hori lekualdatu behar den Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunekin kontrastatu beharko da.

86. Gaueko zer ordutara arte egongo da garraio publikoa?
Hiru lurralde historikoetako eremu txikiagoko garraio publikoaren azken irteera 23:00etan izango da; gidaridun taxia edo ibilgailua izan ezik.

87. Jan edo edan daiteke garraio publikoan?
EAEko garraio publiko guztietan, bidaiek bi ordu baino gutxiago irauten badute, debekatuta dago jatea; ez, ordea, alkoholik gabeko edariak hartzea.

88. Badago okupazio-mugarik garraio publikoan?
Ez, garraio publiko eta pribatuetan ibilgailuak duen plaza adina pertsona joan ahalko da, betiere maskara jantzita.

89. Zer gertatzen da kultur ekitaldi batera joan eta hau 22:00ak baino beranduago amaitzen bada?
Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu. Ordubete izango da (22:00ak arte) etxera itzultzeko.

90. Egin al daitezke erkidegoen bilerak edo jabeen batzarrak?
Bilerak egin ahal izango dira, betiere topaketak egiten diren lokaletan ezarritako edukiera-mugak betetzen badira, prebentziozko segurtasun-neurri guztiez gain: maskara, aireztapena, segurtasun-distantzia...

91. Jabeen batzarra edo bizilagunen bilera egin dezaket bide publikoan edo etxeko atarian?
Bai, baina kontuan izan behar da indarrean dagoen dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duela pertsona-taldeak erabilera publiko eta pribatuko espazioetan egoteko baldintza dela gehienez lau pertsonako gehieneko kopurua ez gainditzea; beraz, horiek gainditzea aurreikus badaiteke, komeni da, zehapenik jaso ez dezaten, aireztapenari, distantziei eta edukierei buruzko prebentzio-neurri guztiak betetzen diren bileretarako gaitutako espazioetara joatea.

92. Akziodunen edo kooperatibisten batzarretara jo daiteke?
Bai. Horrelako batzarretara joatea baimentzen da, inolako lurralde-mugarik gabe. Nolanahi ere, prebentziozko segurtasun-neurri guztiak bete beharko dira: maskara, aireztapena, segurtasun-distantzia...

93. Baimenduta al dago arrazoi sindikalengatik, alderdi politikoen, enpresa- elkarteen eta antzekoen jarduerengatik lekualdatzea?
Bai. Jarduera instituzional edo profesionaltzat jotzen baitira. 17

94. Erre daiteke bide publikoan?
Bi metroko gutxieneko distantzia gordetzerik badago bakarrik.

95. Derrigorrezkoa al da erabilera publikoko establezimenduak eta lekuak aireztatzea?
Erabilera publikoko establezimenduek eta tokiek aireztapen iraunkorra bermatu beharko dute egunean zehar, eta lokalak ireki eta ixten direnean ere bai. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da, eta airearen birzirkulazioa saihestu. Aireztapen- eta girotze-sistemek indarrean dagoen araudiaren arabera eraikinetan eta lokaletan jarduteko eta mantentze-lanak egiteko gomendioak bete beharko dituzte.

96. IAT nire ibilgailura pasatu behar badut eta izapidea 22:00etatik aurrera amaitzen badut, baimenduta dago lekualdatzea?
Bai, itzulerako bidaia zuzenean egin ahal izango da bizilekura, baldin eta egindako izapidea egiaztatzen bada.

97. Baimenduta dago gaua igarotzea autokarabanetan eta kanpin-dendetan EAEn?
Bai, baldin eta kanpatzeari eta aparkatzeari buruz indarrean dagoen araudia errespetatzen bada, eta uneoro errespetatuz une bakoitzean indarrean dauden mugikortasun-mugak.

Errespetatu egin beharko da gehienez lau pertsona elkartzeko muga, bizikideak izan ezik, baita gainerako higiene- eta osasun-neurriak ere (maskara nahitaez erabiltzea eta segurtasun-distantzia).

Ez dago baimenduta vivac egitea, haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jardueren esparruan izan ezik; izan ere, jarduera horiek berariazko erregulazioa dute alderdi horri dagokionez, bai eta kanpin-denden erabilerari dagokionez ere.

98. Zer baldintzatan ireki ditzakete gaztetxeek?
Gizarte- eta kultura-jarduerak egiteko administrazio-baimena duten lokalek kultura- edo gizarte-jarduerak edo -ekitaldiak egin ahal izango dituzte, eta ezin izango dituzte 21:00ak baino geroago amaitu. Ezarritako jarduera-debekuak eta -eteteak errespetatu beharko dira, bai eta ehuneko 50eko gehieneko edukiera ere.

Instalazioetan pertsonen arteko segurtasuna mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako ordezko neurriak. Maskara nahitaez erabili behar da.

Dagokion baimenik ez duten lokalak gazte-lonjen eta antzekoen kapituluan sartzen dira, eta, beraz, itxita egongo dira.

99. Zer alderdi eduki behar dira kontuan moto-kontzentrazioetan?
Motorren ibilbideak egitea aisialdiko jarduera bati lotuta dago. Hori kontuan hartuta, praktika daiteke, uneoro errespetatuz une bakoitzean indarrean dauden mugikortasun- mugak. Ez dago muga kuantitatiborik ibilgailu-kopuruari dagokionez, baina ibilgailuetatik kanpo, pertsona-taldeek lau pertsonako gehieneko kopurua errespetatu beharko dute.

100. Zer baldintzatan egin behar dira haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza- aisialdiko jarduerak?
Erakunde antolatzaileak COVID-19ren aurkako protokolo bat izan beharko du, prebentzio-neurri orokor guztiak betetzen direla ziurtatzeko, bai eta indarrean dagoen Dekretuan jasotako honako arau espezifiko hauek errespetatzen direla bermatzeko ere:

-Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak sei pertsonako talde egonkorretan antolatu beharko dira, ahal dela aire zabaleko guneetan. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da beti.

-Jantokiak erabiltzen badira, edukieraren ehuneko berrogeita hamarrera mugatuko da haien okupazioa, eta sei pertsonako talde berak mantenduko dira, taldeen arteko bi metroko distantziarekin. Jantokiak behar bezala aireztatuta egon beharko dira.

-Kirol-jarduerak edo artistikoak kontakturik gabe eta ikuslerik gabe egingo dira.

-Egin beharreko jarduerek gaua igarotzea eskatzen badute, gela partekatuek baimendutako gehieneko edukieraren ehuneko 50 hartuko dute, pertsonen arteko distantziari eutsiz, eta, ahal den neurrian, sei pertsonako talde egonkor berak mantenduko dira, erakundeko monitore edo arduradun nagusiak gainbegiratuta.

-Kanpin-dendak erabiltzen direnean, denda bakoitzeko pertsona batek lo egin ahal izango du. Parte-hartzaileak bizikideak badira, denda bera okupatu dezakete. Dendak fisikoki bakartuta dauden hainbat gela baditu, logela horiek erabili ahal izango dira, eta egunero jaso, garbitu eta aireztatuko dira. Halaber, vivac egitea baimentzen da, segurtasun-distantzia eta zakuen higienea mantenduz.