Koronabirusa

Kasu berrien agerraldiek etenik ez, halere 602,41era murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 28a, 12:36

3 covid19 kasu berri detektatu ditu Osasun Sailak Usurbilen. Halere zertxobait murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia, 634,12tik 602,41era. Eremu gorrian egoten jarraitzen dugu.

Astebeteren ostean, oraingoan bai, joera aldaketa. Azken 7 egunetan 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak etenik gabe gora egin ostean, eta covid19 kasu berriak agertu arren, azken 24 orduotan beherantz egin du koronabirusaren aipatu intzidentziak; 634,12tik 602,41era. 3 covid19 kasu berri antzeman dituzte azken 24 orduotan. 

25 kasu zenbatu dituzte Usurbilen azken 7 egunotan. 40 azken 14 egunotan. Apirila hasi zenetik 61:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.

Buruntzaldea gorriz
Usurbilen antzera eskualdeak ere eremu gorrian segitzen du:
-Andoain: 433,68 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,97. Azken 7 egunetan 27 kasu). 
-Astigarraga: 928,98 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,76. Azken 7 egunetan 27 kasu). 
-Hernani: 685,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,23. Azken 7 egunetan 80 kasu). 
-Lasarte-Oria: 624,84 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,10. Azken 7 egunetan 78 kasu).
-Urnieta: 595,91 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,90. Azken 7 egunetan 18 kasu). 
-Usurbil: 602,41 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,36. Azken 7 egunetan 25 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako 716,21eko intzidentzia metatua du Gipuzkoak, eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 32 udalerri ditu eremu gorrian, bi laranjan (Beasain eta Elgoibar). 

12.137 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 869 izan dira positiboak (%7,2); 356 Gipuzkoan, 405 Bizkaian eta 98 Araban. 10 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 99 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 184 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.00koa da gaur.  


Xehetasun gehiago hemen: covid19