30.000 pakete arroz eta pasta , 109.000 litro olio eta 245.000 ontzi kontserba. Udaberriko kanpainak zenbaki hauek utzi ditu. Errigoratik aditzera eman dutenez, "8.200 etxe baino gehiagotara iritsiko gara".
Errigorako sustatzaileak harrituta bezain pozik daude. “Bidean hainbat produktu agortu zaizkigu eta, ase ezin dugun eskaera horri esker, orain ekoizpena handitzera goaz”. Horretan ere, eredu izan nahi dute. "Ez dugu ekoizpena edozein modutan handituko. Eredu iraunkorren aldeko apustu garbia egingo dugu. Mila esker eta besarkada handia kanpaina hau posible egin duzuen guztioi".
Testuinguru honetan, Usurbilen eskatuak dituzuen Errigoraren produktuak NOAUA! Kultur Elkartera egunotan heltzea espero genuen, banaketa egunak ere apirilaren 27tik 29ra finkatuak genituen. Baina Errigoratik jakinarazi zaigunez, datorren astean helduko dira. NOAUA!ra heldu bezain laster jakinaraziko dizuegu.