Udajolasen helburua Usurbilgo haurrei zein gaztetxoei euskarazko aisialdi eskaintza egokia bermatzea da, hezitzailea eta balio egokietan oinarritua. Ostiral honetan, apirilaren 30ean amaituko da izena emateko epea. Epez kanpoko izen-ematerik ez da onartuko.
Udajolas 2021
Izena emateko epea: apirilak 19etik apirilak 30era (biak barne).
Internetez: Ondoko helbidean, noaua.eus/bereziak/udajolas-2021
Kuota: 85 euro. Familia ugaria: 69 euro.
Ordainketa: Laboral Kutxako kontu honetan egin behar da, eta garrantzitsua da UDAJOLAS eta haurren izen-abizenak adieraztea. ES28 3035 0140 34 1400025811 (Usurbilgo Udaleko kontua).
Plazak: Gehienezko plaza-kopurua 200 umekoa izango da.
Aurkeztu beharrekoa: Izena ematerakoan, dokumentuok bidali behar dira elkartea@noaua.eus helbidera:
- Ordainketa agiria.
- Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia.
- Familia ugarien kasuan, familia ugarien txartela edo familia liburuaren kopia.
Oharrak:
- Apirilak 30 izen emateko azken eguna da. Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko.
- Informazio gehiago elkartea@noaua.eus helbidean edo 688807336 telefono zenbakira deituz.
- Guraso-bilera egiterik bada, ekainaren 15an (asteartea) egingo da Sutegiko auditorioan, arratsaldeko 17:00etan.
- Koronabirusak eraginda aurtengo egoera ere berezia dela kontuan izanik, Udajolas egiterik izango den edo ez bermerik ez daukagu. Hori dela eta, izen-ematea egin ondoren udalekuak egiteko debekua egongo balitz, dirua %100 itzuliko da.