Apirilari dagokion udalbatzarra gaur

Ugartondo eremuko hirigintzako erabakiak, "mendiko abeltzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrola" hizpide duen mozioa, zinegotzi baten kargu uztea eta 2020ko aurrekontuaren likidazioren berri ematea. Gaiok hizpide izango dituen apirilari dagokion ohiko udalbatzar saioa deitu du Udalak ostegun honetarako, apirilaren 29rako.

Segidan duzue ostegun honetako osoko bilkurari begira, Usurbilgo Udalak NOAUA!ri helarazi dion gai zerrenda osoa:

UDALBATZARRA

Eguna: apirilak 29, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2021eko martxoaren 22tik apirilaren 23ra (2021/186-2021/340.
2.- 2020ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
3.- HAASetako A-59 (Ugartondo) eremuko Barne-Erreformarako Plan Bereziaren Testu bategineko EQ.1 partzelan zuzkidura-ekipamendua eraikitzeko Exekuzio Proiektua onartzea.
4.- HAASetako A-59 (Ugartondo) eremuko Barne-Erreformarako Plan Bereziaren Testu bategineko EQ.1 partzelan zuzkidura-alojamenduak egiteko exekuzio obra kontratatzea.
5.- Mozioa: Mendiko abeltzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrola.
6.- Zinegotzi karguari uko egitea eta zinegotzi berriaren kargua hartzeko izapidetza hastea.
7.- Galdera-eskaerak.