Udal diru-laguntza deialdi gehienetara eskabideak aurkezteko epea azken txanpan

Udal laguntza lerro gehienetarako eskabideak aurkezteko azken eguna izango da maiatzaren 5a. Hemen xehetasunak.

ETXEBIZITZA ALOKAIRUAN HARTZEKO DIRULAGUNTZEN OINARRIAK ETA 2021EKO DEIALDIA
Xedea: "eskatzaileen ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairuren zati bat (2019ko irailaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra) ordaintzen laguntzea da; dagoeneko etxebizitza errentan hartuta behar dute, eta horretarako bideratuta dauden gainerako laguntzetarako eskubiderik ez badute (Gaztelagun, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza)".
Bete beharreko baldintza nagusiak:
-18 urte izatea, edo 16 baino gehiago, emantzipatuta egonez gero.
-Bizikidetza-unitateko pertsona guztiak dirulaguntza jasoko duten etxebizitzan erroldatua egotea.
-Etxebizitza eskatzailearen ohiko eta etengabeko bizilekua izatea.
-Diruz lagunduko den alokairua aurreko urtekoa, 2020koa izango da.
Eskaerak aurkezteko epea: maiatzak 5.

INGURUMENA
Xedea: 2020ko ingurumen arloko egitasmoak laguntzea.
Baldintzak: lehentasuna izango dute pobrezia energetikoko egoerak arintzeko, energia kontsumoa murriztu edota hondakinen sorrera murrizteko egitasmoek.
Eskaerak aurkezteko epea: maiatzak 5.

KIROLA
2021eko gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasun jarduera planetako dirulaguntza zuzenak
Eskaerak aurkezteko epea: urriak 31.

2021eko kirol elkarteenak ez diren kirol jardueretarako dirulaguntzak
Eskaerak aurkezteko epea: maiatzak 5.

2021eko kirol egokituko jardueretarako dirulaguntza zuzenak
Eskaerak aurkezteko epea: maiatzak 5.

2021eko kirol taldeen (norgehiagoka erregimenean aritzen direnen) ohiko dirulaguntza zuzenak
Eskaerak aurkezteko epea: maiatzak 5.

2021eko kirol arloko norgehiagoka erregimenekoak ez diren dirulaguntzak; kirol ekintza bereziak, prestakuntza teknikoak, osasun miaketak, Eskola Kiroleko kuoten ordainketa
Eskaerak aurkezteko epea: urriak 30.

KULTURA
Xedea: "norgehiagoka erregimenean, 2021. urtean kultura arloan egitasmoak burutuko dituzten erakunde publiko nahiz pribatuei eta pertsonei, beti ere berdintasun, ingurumen eta euskara arloko legeria kontuan izanik".
Eskaerak aurkezteko epea: maiatzak 5.

EUSKARA
2020/21 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntza
Baldintzak: 16 urtetik gorako euskara ikasleak, Usurbilen erroldatuak, %80ko asistentzia izatea.
Eskaerak aurkezteko epea: ekaina aldera.

Behar ekonomiko bereziak dituzten euskara ikasleentzako dirulaguntza
Xedea: "behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrei euskaltegiko matrikularen kostua aurreratzeko dirulaguntza da".
Eskaerak aurkezteko epea: ekainak 30.

GAZTERIA
2020/21 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituzten herritarrentzako dirulaguntza
Eskaerak aurkezteko epea: ekaina aldera.

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA
Xedea: "erakunde publiko nahiz pribatuei zuzenduta dago eta norgehiagoka erregimenean, 2020. urtean zehar nekazaritza eta abeltzaintza arloan buruturiko egitasmoak diruz laguntzen dira".
Eskaerak aurkezteko epea: maiatzak 5.

ONGIZATEA
Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntza
Eskaerak aurkezteko epea: maiatzak 5.

Deserrotze edo baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko dirulaguntzak
Eskaerak aurkezteko epea: maiatzak 5.

Gizarte Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
Eskaerak aurkezteko epea: maiatzak 5.

Igogailua instalatzeko dirulaguntza
Eskaerak aurkezteko epea: maiatzak 5.

ENPLEGUA
Hasiz Hazi beka deialdia
Xedea: Kabiene elkarlan gunean egonaldia. 
Bete beharreko baldintza nagusiak:
-Beterri-Buruntzako udalerriren batean erroldatua egotea.
-Enpresa proiektu berri bat garatzen aritzea.
Eskaerak aurkezteko epea: irailak 30.

Hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abiarazi nahi duten ekintzaileentzako dirulaguntza
Zenbatekoa: hasierako gastuei aurre egiteko gehienez 5.500 euro proiektuko; alokairu nahiz erosketa gastuei aurre egiteko laguntza 2 urtez. 
Baldintza nagusiak: lehentasuna izango dute zerbitzu berriek edota ixtear izan edo itxi berriak izan diren jarraipeneko proiektuek.
Eskaerak aurkezteko epea: irailak 30.

Dirulaguntza eskaerak
Non: Joxe Martin Sagardia plaza z/g, 20170 Usurbil, 08:00-14:30 artean/ 943 371 951.
Online: usurbil.eus/zerbitzu-telematikoak
Informazio gehiagorako: apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.