Koronabirusa

618,26raino igo da berriz intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 29a, 12:29

Covid19 kasu berri bat antzeman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. Berriz ere gorantz egin du 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak, 602,41etik 618,26ra. Aipatu intzidentzia 400etik gorakoa izanik, eremu gorrian egoten jarraitzen dugu. 

17 kasu zenbatu dituzte Usurbilen azken 7 egunotan. 39 azken 14 egunotan. Apirila hasi zenetik 62:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.

Buruntzaldea gorriz
Usurbilen antzera eskualdeak ere eremu gorrian segitzen du:
-Andoain: 413,66 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,91. Azken 7 egunetan 26 kasu). 
-Astigarraga: 958,95 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,82. Azken 7 egunetan 27 kasu). 
-Hernani: 685,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,16. Azken 7 egunetan 92 kasu). 
-Lasarte-Oria: 661,59 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,10. Azken 7 egunetan 67 kasu).
-Urnieta: 563,70 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,85. Azken 7 egunetan 17 kasu). 
-Usurbil: 618,26 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,15. Azken 7 egunetan 17 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako 714,68ko intzidentzia metatua du Gipuzkoak, eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 32 udalerri ditu eremu gorrian, bana laranjan (Elgoibar) eta horian (Beasain).

11.986 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 876 izan dira positiboak (%7,3); 386 Gipuzkoan, 412 Bizkaian eta 70 Araban. 8 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 83 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 192 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.97koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionez, Azkoitiko 38 ikasleko eskola bat itxita dago. EAE osoko 74 ikastetxeetako 130 ikasgela ere bai. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak dituen 17.554 ikasgelatik %0,87a da itxita dauden ikasgelak.

Xehetasun gehiago hemen: covid19