Jexux Artze K.E.-ren lehen bi ekitaldietarako sarrerak Lizardin salgai

Maiatza heltzearekin batera, Jexux Artze Kultur Elkarteak udaberriko ekitaldien zikloa iragarri du; aurtengoan, "Ane" film sarituaren proiekzioa, "Konpromisoa" antzezlana eta Basabi eta Kimu taldeen kontzertuak. Adi sarreren salmentari; momentuz, ostiral honetan salgai izango dituzue Lizardin (arratsaldean, 16:30-19:30 artean) hurrenez hurren maiatzaren 7 eta 8rako iragarri diren "Ane" film proiekziorako eta "Konpromisoa" antzezlanerako sarrera batzuk. Laster (arazo teknikoak arteko oraindik ez) usurbilkultura.eus atarian izango dira eskuragarri ziklo osorako txartelak. Sarreren salmentan datozen egunotan izan daitezkeen aldaketen berri ematen joango da antolakuntza taldea NOAUA! bidez. 

JEXUX ARTZE KULTUR ELKARTEAREN UDABERRIKO EKITALDIAK


Maiatzak 7, ostirala
19:00 "Ane" filmaren proiekzioa Sutegin.
Xehetasunak: "David Pérez Sañudok zuzendu duen pelikula. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen, konturatuko da ez duela benetan bere alaba ezagutzen.
Sarrerak: 5 eurotan Lizardin salgai, ostiral honetan (apirilak 30), 16:30-19:30 artean.



Maiatzak 8, larunbata
19:00 “Konpromisoa” antzezlana Sutegin.
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Xehetasunak: "Antzezlan honek jorratzen ditu gizartean puri-purian dauden gaiak: adiskidetasuna, etika edo elkarrekiko konpromisoa.  Aspaldiko lagunak pisua erosteko eroslearekin tratua egiteko prest daude. Eroslea edo engainatuko duten inuzentea? Eroslearen zain dauden bitartean bi lagunak elkarri belarria goxatzen arituko dira, mokoka, adar jotzen. Baina, halako batean, egoerak okerrera egingo du. Aspaldi gordeta zeuzkaten erremin eta sumindurak elkarri botako dizkiote. Eroslea bien arteko joko maltzur horretan, biktima bihurtuko ote da?".
Sarrerak: 10 eurotan Lizardin salgai, ostiral honetan (apirilak 30), 16:30-19:30 artean.


Maiatzak 15, larunbata

19:00 “Basabi” eta “Kimu” Taldeen kontzertua Sutegin.
Xehetasunak: "Basabi musika klasikoa eta txalaparta bere ohiko eremuetatik kanpo zabaltzeko sortu zen proiektua da. Txalapartaren hotsak sokazko musikatresnen sonoritatea disziplina biziago batera eramaten du. Labetik atera berria den Kronos lana eskainiko dute.

Musikariak hauek izango dira: Iñigo Coto bibolinarekin, Marina Barredo biolarekin, Ricardo de Lucas kontrabaxuarekin eta txalapartarekin aldiz, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers.

Basabiren kontzertuaz gain, Kimu Txalaparta taldearen Kimu Berriak ikuskizunaren ale bat ikusteko aukera eskainiko digute Sergio Lamuedrak eta Txomin Dhersek egurrezko txalapartarekin". 
Sarrerak: laster izango dira salgai.

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.