Maiatzaren 1a

Buruntzaldea mailako mobilizazioa Langileen Egunez

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 30a, 07:52

Buruntzaldea mailako mobilizazioa deitu dute Ernai gazte antolakundeak eta LAB sindikatuak maiatzaren lehenean Hernanin. Langileen Eguneko manifestaziora kotxez joateko biltzeko hitzordua finkatu dute aurrez Oiardo Kiroldegian.

Etxealdiako zubiko argazkia duzue ondokoa, Irauli Buruntzaldeko langile prekarioen sareak ateratakoa. Pertsona itxura duen panpin bat odoleztatua eta zubitik zintzilik ageri da. Ondoan, azalpen pankarta; "2021ean erahildako langileak: 18. Prekarietatea hiltzailea! Antolatu eta kaleak hartu!". Iaz, 2020an Euskal Herrian 75 langile+1 erahilda. Ekintza sinboliko hau apirilaren 28an egin zuen Irauli Sareak, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean, eta aurten larunbatez egokitu den Langileen Egunaren bezperatan.

Maiatzaren lehenerako hain zuzen, Buruntzaldea mailako mobilizazioa deitu dute Ernai gazte antolakundeak eta LAB sindikatuak Hernanin, "dena dugu irabazteko. Gora langileon borroka!" aldarripean. Hara kotxez joateko hitzordua finkatu du Usurbilgo Ernaik, larunbat goizeko 11:30etan Oiardo Kiroldegian. Hernanin bi hitzordu finkatu dituzte:

Maiatzak 1, larunbata
11:30 Usurbildik Hernanira kotxez abiatzeko hitzordua Oiardo Kiroldegian.
12:15 Gazte blokea Hernaniko Atsegindegitik.
12:30 Manifestazioa Hernaniko Gudarien enparantzatik.

Deitzaileak: Ernai, LAB.