Koronabirusa

9 kasu berri eta 729,23raino igo den intzidentzia du Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 30a, 12:32

9 covid19 kasu berri detektatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. Udalerriak eremu gorri betean segitzen du noski.

Apirilaren 21ean gertatu zen, eta azken 24 orduotan berriz. Egun bakar batean 9 covid19 kasu berri antzeman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen. Zertxobait behera egiten hasia zen 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak gorantz egin du nabarmen, 618,26tik 729,23raino. 

24 kasu zenbatu dituzte Usurbilen azken 7 egunotan. 46 azken 14 egunotan. Apirila hasi zenetik 71:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.

Buruntzaldea gorriz
Usurbilen antzera eskualdeak ere eremu gorrian segitzen du:
-Andoain: 413,66 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,89. Azken 7 egunetan 23 kasu). 
-Astigarraga: 928,98 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,85. Azken 7 egunetan 26 kasu). 
-Hernani: 680,78 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,13. Azken 7 egunetan 85 kasu). 
-Lasarte-Oria: 698,35 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,20. Azken 7 egunetan 69 kasu).
-Urnieta: 563,70 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,81. Azken 7 egunetan 14 kasu). 
-Usurbil: 729,23 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,28. Azken 7 egunetan 24 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako 709,13ko intzidentzia metatua du Gipuzkoak, eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 32 udalerri ditu eremu gorrian, bana laranjan (Elgoibar) eta horian (Beasain).

11.107 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 808 izan dira positiboak (%7,3); 349 Gipuzkoan, 368 Bizkaian eta 83 Araban. 8 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 96 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 189 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.94koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionez, Azkoitiko 38 ikasleko eskola bat itxita dago. EAE osoko 96 ikastetxeetako 154 ikasgela ere bai. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak dituen 17.554 ikasgelatik %1,04a da itxita dauden ikasgelak.

Xehetasun gehiago hemen: covid19