Miriam Arrillaga Beloki, Bizkaia Torneoko txapelduna

Bizkaia Torneoko pala txapelketaren hirugarren edizioa irabazi berri du Miriam Arrillaga Belokik. Zorionak!

Irribartsu jaso ditu txapela eta kopa, Bilbon ospatu den Bizkaia Torneoko finalaren garaikurrak. Aipatu pala txapelketa irabazi baitu igande eguerdi honetan Arrillagak eta talde kide zuen Amaia Irazustabarrena Jauregi hernaniarrak. Hemen Leire Galdos eta Maider Mendizabalekin lehiatu diren final handiko emaitzak: 11-12 / 12-9 / 12-10.

Aurreko asteburuko finalerdietan, Leire Etxaniz Bengoa eta Nagore Martin bikoteari 12-8 eta 12-5 irabazi ostean sailkatu dira Miriam eta Amaia igande honetako final handirako. Neurketa Euskal Telebistak zuzenean eskaini du.