Odola emateko deia gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 3a, 08:11

Usurbilgo Odol Emaileen Elkartetik, bizitzeko beharrezkoa dugun odola ematera deitzen gaituzte astelehen honetan, maiatzaren 3an. Lehen aldiz eman nahi dutenek, telefono dei batekin finkatu dezakete lehen hitzordua gaur goizean bertan.

Aurretik odola eman dutenei deitu egingo zaie hitzordua zehazteko. Aldiz, lehen aldiz eman nahi duenak astelehen honetan, maiatzaren 3an goizean bertan ondorengo telefono zenbakira deitu behar du eta hitzordua eskatu: 943 007 884. Gaur bertan, arratsaldez izango da odol ematea, 16:30-20:10 artean Udarregi Ikastolan.

Usurbilgo Odol Emaileen taldetik 18 urte beteta dituzten herritar guztiak animatu nahi dituzte odola ematera.

Odola emateko bete beharreko baldintzak
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.