Koronabirusa

Asteburuan 6 kasu berri eta 729,23ko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 3a, 14:13

Beste 6 covid19 kasu detektatu ditu asteburuan zehar Osasun Sailak Usurbilen. Halere, ostiraleko 100.000 biztanleko 14 eguneko 729,23ko intzidentziari eusten dio udalerri honek. Eremu gorrian egoten jarraitzen dugu.

Aldaketarik ez 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziari dagokionean; ostiraleko datu bera erregistratu da Usurbilen asteburua igarota, Osasun Sailak astelehen eguerdian kaleratu dituen datuek erakusten dutenez. Covid19ak 729,23ko intzidentzia izaten segitzen du udalerri honetan. Ostiraletik igandera beste sei kasu antzeman ditu Osasun Sailak. 

24 kasu zenbatu dituzte Usurbilen azken 7 egunotan. 46 azken 14 egunotan. Apirila osoan 72:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.

Buruntzaldea gorriz nagusiki
Usurbilen antzera eskualdeak ere eremu gorrian segitzen du, Andoainek izan ezik, eremu laranjara igaro baita:
-Andoain: 380,30 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,84. Azken 7 egunetan 20 kasu). 
-Astigarraga: 764,16 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,68. Azken 7 egunetan 21 kasu). 
-Hernani: 690,72 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,09. Azken 7 egunetan 78 kasu). 
-Lasarte-Oria: 708,85 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,08. Azken 7 egunetan 58 kasu).
-Urnieta: 531,49 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,89. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Usurbil: 729,23 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,21. Azken 7 egunetan 24 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak behera egin du Gipuzkoan, 709,13tik 664,58ra. Halere eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 29 udalerri ditu eremu gorrian, lau laranjan (Andoain, Eibar, Elgoibar eta Mutriku) eta bat horian (Beasain).

8.363 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 506 izan dira positiboak (%6,1); 191 Gipuzkoan, 268 Bizkaian eta 38 Araban. 9 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 45 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 195 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.89koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionez, denak daude zabalik. EAE osoko 92 ikastetxeetako 140 ikasgela ere bai. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak dituen 17.554 ikasgelatik %0,94a dago itxita.

Xehetasun gehiago hemen: covid19