"Usurbil astindu"

Etorkizun hurbilaz hausnartzeko zikloa antolatu dute Sortuk eta Ernaik

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 3a, 12:27
“Aitzaga Elkartearen berrantolaketa eta kultur taldearen eraketa” saioa programatu dute ziklo honen baitan.

"Usurbil astindu. Esna harrapa gaitzala" izeneko ekimen zikloa antolatu dute Usurbilgo Sortuk eta Ernaik maiatzaren 6an hasi eta ekainaren 19ra arte. Datorkigun etorkizun hurbilaz hausnartzeko tartea eskaini nahi dute.

Sorturen kongresuaren testuinguruan erronka ezberdinen bueltan hausnartu eta “denok gure aletxoa jartzeko” ekimen zikloa iragarri dute Sortuk eta Ernaik, maiatzaren 6an hasi eta ekainaren 19ra arte; “Usurbil astindu. Esna harrapa gaitzala” izenekoa. “Herriko indarrak batu eta hurbileko etorkizunaren inguruan hausnartu eta ideiak partekatu nahi?”, hortxe azken orduotan, sare sozialen bidez luzatu duten gonbita.

“Usurbil astindu. Esna harrapa gaitzala”
Maiatzak 6, osteguna
18:30
Aurkezpen batzarra Sutegin.

Maiatzak 13, osteguna
18:30
“Euskal Herri Langilea. Txanponak bi alde ala poliedroa?” Sutegin.
Hizlaria: Andoni Olariaga.

Maiatzak 22, larunbata
11:00
“Ezker Abertzaleko diagnostikoa eta plan feminista” Sutegin.
Hizlaria: Aiora Epelde.

Maiatzak 29, larunbata
11:00
“Aitzaga Elkartearen berrantolaketa eta kultur taldearen eraketa” Potxoenean.

Ekainak 12, larunbata
11:00
“Independentziaren aldeko indarrak batzen” mahai ingurua Sutegin.
Gidaria: Maider Lazkano.
Parte hartzaileak: Ainhoa Etxaide eta Joseba Permach.

Ekainak 19, larunbata
11:00
“Herri kooperatiba. Burujabetzarako erreminta”, Mikel Laboa plazan.
Hizlaria: Gorka Julio.
-Energia, etxebizitza eta elikadura burujabetza proiektuen kale erakusketa.

Izen ematea aurrez helbide honetan: https://labur.eus/ce00V
Oharrak: aforoa kudeatzeko izen ematea beharrezkoa izango da. Ekitaldien lekuak alda daitezke, halakoetan sare sozialen bidez eta izena emandakoei aurrez jakinaraziko zaie.

Antolatzaileak: Sortuko kongresuko batzordea, Sortu eta Ernai.