2021/05/06 18:30

Aurkezpena

"Usurbil astindu" zikloaren aurkezpen batzarra

"Usurbil astindu" zikloaren aurkezpen batzarra
Sutegi, Usurbil

Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegi.
Zehaztasunak: Sorturen kongresuaren testuinguruan erronka ezberdinen bueltan hausnartu eta “denok gure aletxoa jartzeko” ekimen zikloa iragarri dute Sortuk eta Ernaik, maiatzaren 6an hasi eta ekainaren 19ra arte; “Usurbil astindu. Esna harrapa gaitzala” izenekoa. “Herriko indarrak batu eta hurbileko etorkizunaren inguruan hausnartu eta ideiak partekatu nahi?”, hortxe azken orduotan, sare sozialen bidez luzatu duten gonbita. Maiatzaren 6rako aurkezpen batzarra deitu dute.

Izen ematea aurrez helbide honetan: https://labur.eus/ce00V
Oharrak: aforoa kudeatzeko izen ematea beharrezkoa izango da. Ekitaldien lekuak alda daitezke, halakoetan sare sozialen bidez eta izena emandakoei aurrez jakinaraziko zaie.

Antolatzaileak: Sortuko kongresuko batzordea, Sortu eta Ernai.