Koronabirusa

Koxka bat gorantz egin du berriz intzidentziak, 729,23tik 745,09ra

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 4a, 13:33

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak beste 3 covid19 kasu detektatu ditu azken 24 orduotan Usurbilen. 729,23tik 745,09ra igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. Bistan denez, 400etik gorako intzidentzia izanik, eremu gorri betean egoten segitzen du udalerri honek.

Koxkatxo bat gorantz berriz 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak azken 24 orduotan Usurbilen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak beste 3 covid19 kasu antzeman ostean. 

Maiatzeko lehen 3 egunetan 8 koronabirus kasu zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 22 kasu zenbatu dituzte Usurbilen azken 7 egunotan. 47 azken 14 egunotan. Apirila osoan 72:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.

Buruntzaldea gorriz nagusiki
Usurbilen antzera eskualdeak ere eremu gorrian segitzen du, Andoainek izan ezik, eremu laranjara igaro baitzen astelehenean:
-Andoain: 373,63 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,86. Azken 7 egunetan 22 kasu). 
-Astigarraga: 689,24 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,63. Azken 7 egunetan 19 kasu). 
-Hernani: 720,53 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,09. Azken 7 egunetan 75 kasu). 
-Lasarte-Oria: 703,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,07. Azken 7 egunetan 62 kasu).
-Urnieta: 499,28 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,86. Azken 7 egunetan 10 kasu). 
-Usurbil: 745,09 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,18. Azken 7 egunetan 22 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak beherantz segitzen du Gipuzkoan, 646,67koa du. Halere eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 28 udalerri ditu eremu gorrian, 5 laranjan (Andoain, Eibar, Elgoibar, Lazkao eta Mutriku) eta bat horian (Beasain).

11.491 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 646 izan dira positiboak (%5,6); 246 Gipuzkoan, 351 Bizkaian eta 42 Araban. 7 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 92 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 188 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.89koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionez, denak daude zabalik. EAE osoko 90 ikastetxeetako 132 ikasgela ere bai. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak dituen 17.554 ikasgelatik %0,75a dago itxita.

Xehetasun gehiago hemen: covid19