2021-22 ikasturtera begira

Oinarrizko Lanbide Heziketa, matrikulazio epearen atarian

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 12a, 09:22

Maiatzaren 31n irekiko duen matrikulazio kanpainaren atarian da Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketa. Ikastetxea eta hezkuntza proiektua barrutik ezagutarazten digun albiste honi atxikitako bideoa kaleratu dute, 2021-22 ikasturtera begirako izen ematea abiarazi aurreko asteotan.

Sukaldea eta jatetxea, ile-apainketa eta estetika sektoreetan lanean jarduteko trebatzeko oinarrizko zikloak eskaintzen ditu, baita oinarrizko heziketa ere; DBHko titulua eskuratzeko aukera, tutoretza eta orientabide zerbitzuak.

Atallun, Alkartasuna Kooperatibaren alboan kokatua dagoen Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua, 2021-22 ikasturtera begira da jada. Maiatzaren 31n irekiko du, ekainaren 18ra arte luzatuko duten matrikulazio kanpaina. 

Izen emate epea ireki aurreko asteotan, Oinarrizko Lanbide Heziketa barrutik erakusten digun bideoa kaleratu du Usurbilgo Udalak. Albiste honi atxikia duzue.

Bi ziklo ditu aukeran, 15-17 urte arteko gazteei zuzendutako hezkuntza eskaintzak. Baina era berean, ziklo baten lanketatik haratago doa Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuaren eskaintza. Hemen xehetasunak:

USURBILGO OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO UDAL INSTITUTUA
ZIKLOAK
-Oinarrizko Lanbide titulua sukaldaritza eta jatetxe arloan. 
-Oinarrizko Lanbide titulua ile – apainketa eta estetika arloa.

ZIKLOEN IRAUPENA
Bi ikasturte.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK
-15 ( salbuespenez ), 16, 17 urte bitarteko gaztea izatea.
-DBH graduatua ez izatea ( DBH3 egina edo/eta salbuespenez DBH2 egina).

ZIKLOAREN HELBURUAK
1.- Oinarrizko Lanbide Heziketa titulua.
2.- DBH titulua. Graduatua lortzeko aukera.
3.- Erdi mailako zikloetara sarbide zuzena (edozein espezialitate).
4.- Lan – munduratzea. Profesionaltasun ziurtagiria, 1.


BEREZITASUNAK:
1.- Eskola txikia da.
2.- Talde txikietan lana egiten da.
3.- Leku atsegina, elkar ezagutzeko aukera ematen duena.
4.- Ikasleen atentzio - indibidualizatua ziurtatua dago.
5.- Ikasle bakoitzari helburu pertsonalak jarri, jarraipena egin eta ebaluatzen zaie.
6.- Inguru goxo bat sortzen saiatzen gara.
7.- Gertutasuna adierazten saiatzen gara.
8- Konfiantza boto bat ematen diegu.
9.- Gaztearengan sinestu. Pertsona bezala, gaitasunak-ahalbideak dituela adierazi eta ekintzen bitartez beraiengan konfiantza dugula transmititzen diegu.
10.- Gazte bakoitzaren ahalbide eta gaitasun positiboak azaleratu eta berak nahi ezkero edozer lortu dezakeela azaltzen diegu.
11.- Gazteari eskolako ardura batzuk ematen dizkiegu.
12.- Eskolan sortzen diren gertaeretan parte hartzeko eskubidea ematen diegu: ikasleen ordezkari, ikasleen ordezkariorde, ikasleen bilera orokorrak,....
13.- Programako partaide senti araztea. Beraien hitzak eta ekintzak indarra dutela adierazten diegu.
14.- Auto-estimua landu. Bere burua ahalduntzen saiatzen gara.
15.- Familiekin harreman estua, gertukoa izan ohi dugu.
16.- Irakasle – hezitzaileen arteko koordinaketa estua ematen dugu.

Informazio gehiago bideotatik:
Atallu industriagunea; Zanpiura 3, Usurbil
lhi@usurbil.eus
943 36 04 65
olh.usurbil.eus