Koronabirusa

0 kasu eta 602,41era murriztu den intzidentzia du Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 13a, 13:43

Beheranzko joerari eusten dio 100.000 biztanleko 14 eguneko covid19aren intzidentziak. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleraturiko azken datuen arabera, 602,41eraino murriztu da. Ez dute kasu berririk detektatu azken 24 orduotan. Eremu gorrian jarraitzen dugu. 

Maiatzeko lehen 12 egunetan 28 koronabirus kasu zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 12 azken 7 egunotan. 38 azken 14 egunetan:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.

Buruntzaldea gorriz nagusiki
Eskualdea kolorez aldatzen doa. Andoain eta Urnieta eremu horian dira. Gainerako udalerriek eremu gorrian segitzen dute:
-Andoain: 226,85 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,65. Azken 7 egunetan 8 kasu). 
-Astigarraga: 464,49 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 12 kasu). 
-Hernani: 501,89 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,73. Azken 7 egunetan 45 kasu). 
-Lasarte-Oria: 467,31 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,75. Azken 7 egunetan 37 kasu).
-Urnieta: 209,37 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,52. Azken 7 egunetan 5 kasu). 
-Usurbil: 602,41 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,88. Azken 7 egunetan 12 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak beherantz segitzen du Gipuzkoan, 415,29koa du. Halere eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 18 udalerri ditu eremu gorrian, 7 laranjan eta 9 horian.

9.682 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 457 izan dira positiboak (%4,7); 152 Gipuzkoan, 276 Bizkaian eta 27 Araban. 2 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 59 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 153 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.82koa da gaur.  

Ikastetxeei dagokienez, EAE-ko 52 ikastetxeetako 79 ikasgela daude itxita. EAE osoko 17.554 ikasgelen %0,45a.

Informazio gehiago hemen: covid19