Elhuyarreko kide Ana Galarraga Aiestaran covid19aren korapiloak deslotzen aritu zen; zaintza eredua izan zuten aztergai Miren Aranguren Etxarte Emagin elkarteko kideak eta Maite Santo Castiello Matiako ordezkariak; pentsamendu kritikoaz hausnartzen aritu zen EHUko filosofia irakasle Agustin Arrieta Urtizberea; ekonomia berreraikuntza ekologikoa hartu zuten ahotan Mirene Begiristain Zubillaga ekonomialariak eta Arturo Elosegi Irurtia biologoak; eta azkenik, "adimen artifiziala hizkuntzan" izan zuten hizpide Xabier Arregi Iparragirre EHUko irakasle eta IXA taldeko kideak eta Xabier Saralegi Urizar Elhuyarreko kideak.
Elhuyarrek eta Usurbilgo Udalak antolaturiko zikloko hitzaldi guztiak Sutegin eskaini dira baina baita zuzenean streaming bidez ere. Ondoko bideoetan jaso dituzte asteotako saioak.