Usurbilkultura.eus

Basabi eta Kimuren gaurko kontzertua, bertan behera

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 14a, 08:43

Basabi eta Kimu taldeek kontzertua eskaini behar zuten bihar Sutegin baina osasun arrazoiak tarteko, bertan behera utzi behar izan da.  Gauzak ondo, ekainean egingo da emanaldia.  Jexux Artze Kultur Elkarteak eta Udalak aditzera eman dutenez, "aurki iragarriko dugu data berria. Dena den, nahi duenak dirua berreskuratzeko aukera izango du kultura@usurbil.eus helbidera idatzita".

JEXUX ARTZE K.E.-ren "UDABERRIKO EKITALDIAK"


“Basabi” eta “Kimu” Taldeen kontzertua.
Xehetasunak: "Basabi musika klasikoa eta txalaparta bere ohiko eremuetatik kanpo zabaltzeko sortu zen proiektua da. Txalapartaren hotsak sokazko musikatresnen sonoritatea disziplina biziago batera eramaten du. Labetik atera berria den Kronos lana eskainiko dute.

Musikariak hauek izango dira: Iñigo Coto bibolinarekin, Marina Barredo biolarekin, Ricardo de Lucas kontrabaxuarekin eta txalapartarekin aldiz, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers.

Basabiren kontzertuaz gain, Kimu Txalaparta taldearen Kimu Berriak ikuskizunaren ale bat ikusteko aukera eskainiko digute Sergio Lamuedrak eta Txomin Dhersek egurrezko txalapartarekin". 
Oharra: maiatzaren 15eko kontzertua bertan behera. Laster jakinaraziko dute data berria.

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.