Bonba hotsak berriz ere Ekialde Hurbiletik. Egunotan hedabideetan ikusten ari gara berriz ere sarraskiaren hainbat irudi, odol husten ari diren herri baten sufrimenduaren albiste latzak eta irudi latzagoak heltzen ari dira. Palestinar herriari babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du Usurbilgo Tadamun elkargune internazionalista, larunbat honetarako, maiatzak 15, arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan.
"Aste honetan Israelgo estatu sionista eta terroristak ikaragarrizko bonbardaketak burutu ditu palestinarren aurka. Ostegun gauez, Gazako kontzentrazio eremuan lurreko inbasio militarrari ekin dio. Lurreko eta itsasoko artilleriaz lagundurik", adierazi dute sare sozialen bidez. Dagoeneko 103 pertsona erahil dituzte Gazan, 27 adin txikiko tartean, lau eguneko bonbardaketetan.
Egoera hau, "ezin dugu inolaz ere onartu. Gure bihotz eta sentimenduak palestinar herriarekin baitaude, Nola bestela, nazien ikasle aurreratuek burutzen dituzten basakerien aurrean ezin gara mutu geratu" eta larunbaterako deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.
PALESTINA BABESTEKO ELKARRETARATZEA
Eguna: maiatzak 15, larunbata.
Ordua: 20:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: elkarretaratzea deitu Tadamun elkargune internazionalistak "Aurrera, Palestina tinko! aldarripean. "Aste honetan Israelgo estatu sionista eta terroristak ikeragarrizko bonbardaketak burutu ditu palestinarren aurka. Ostegun gauez, Gazako kontzentrazio eremuan lurreko inbasio militarrari ekin dio. Lurreko eta itsasoko artilleriaz lagundurik".
Deitzailea: Tadamun.