Estatu alarma ezabatu eta ostalaritza nahiz bestelako jarduerak gaueko 22:00etan amaitzeko agindua eman zenetik, gaueko 23:00ak arteko autobus zerbitzu hainbat berreskuratu ditu Lurraldebusek. Usurbili dagokionez, Donostiatik udalerri honetarantz astelehenetik igandera gaueko 22:15ean eta 22:45ean abiatuko dira azken zerbitzuak. Usurbildik Donostiarantz, 21:45ean astelehenetik ostegunera, ostiraletan 22:35ean, larunbat eta igandeetan 23:05. Informazio gehiagorako: lurraldebus.eus / 900 300 340.