Maiatzaren 27an, “Irudipuinak” Sutegin

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 14a, 17:29

Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria eta Mattin marrazkilaria Sutegin izango dira Maiatzaren 27an osteguna, arratsaldeko 18:00etan. “Irudipuinak” saioa eskaintzera hurbilduko dira.“Adi, Mattinen irudiak pantailan ikusi ahal izango baititugu!”, iragarri dute udal liburutegitik.

Hitzordurako izena hilaren 25a baino lehen eman ahalko da doan, usurbilkultura.eus atarian. 78 lagunentzako lekua egongo da. “Sarrera jaso ondoren ezingo bazenu saiora joan, mesedez liburutegiarekin harremanetan jarri”, ohartarazi dute liburutegitik.