Zuen Ahotsa bueltan da, kanta berri batekin

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 14a, 18:07

Konfinamendu garaian irten ziren plazara lehen aldiz. Zuen Ahotsa taldea bueltan da, Naizena naiz izeneko kantarekin. Oraingoan hirukote formatuan: Anuk Harreguy (ahotsa eta gitarra), Nora Agirretxea (baxua) eta Aiala Beatok (bateria).

Kantua Haritz Harreguyk grabatu eta nahastu du San Estebanen duen estudioan eta Bideolan arduratu da bideoaren grabazioaz. Gaur egin dute bideokliparen zabalkundea.