Nazioarteko hedabide ezberdinen arabera dagoeneko gutxienez 140 dira, astelehenaz geroztik Israelgo armadak Gazan erahil dituen pertsonak, tartean 40 haur. Azken orduotan familia bereko 10 kide, tarteab 8 haur. 1.050 zauritu eragin dituzte. Milaka lagun geratu dira etxerik gabe. Noiznahi eraikinak goitik behera erortzen ikusten ari gara, azkena, nazioarteko hainbat hedabideren egoitza zen 12 pisuko eraikina. Ikaragarriak dira palestinarren aurkako erasoaldiaz heltzen ari diren irudiak.
Mundu mailako agintari bat baino gehiago, Israelen erasoaldia txalotzen. Kalean, munduko txoko zenbaezinetan, hamaika mobilizazio Israelgo erasoaldia salatu eta palestinarrei babesa adierazten. Tartean, Usurbilen. Tadamun elkargune internazionalistak deituta, larunbat arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzea egin dute Mikel Laboa plazan, "Aurrera Palestina! Estatu Sionistari sua" aldarripean.