Laburbira arrakastatsua gaur Sutegin

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 16a, 19:22

NOAUA!k urtero antolatzen duen Laburbira izan da gaur Sutegin. Hainbat herritar elkartu dira Sutegin film laburren jaialdian parte hartu asmoz. Laburbirak 18 urte egingo ditu aurten Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko aretoak euskal filmekin betetzen. Edizio berri honetan ere hasiberriak eta profesionalizaziorako bidean dauden zuzendarien lanak zabaltzea du helburu. 

Ondorengo lanak ikusteko aukera izan da Sutegin: Aterpean Ateri (Ruben Crespo) Nigandik (Imanol G. Gurrutxaga) Game Over (Ilune Diaz Pollacino) Ilunabarrean esan (Xabier Vallina) Babarrun txapelketa (Andoni Mtz de Madina eta Julen de la Serna) Datsegit (Aitor Arruti) Nire eguneroko maitea (Eñaut Castagnet, Manex Fuchs, Ximun Fuchs)  eta Agur (Iñigo Acha Gómez). Emanaldiarekin batera “Ilunabarrean esan” film laburreko lantaldeko hiru kidek solasaldia eskaini dute, film laburraren nondik norakoak kontatzeko.