Sarrera eskuratu zutenek joateko aukera izango dute, baina nahi duenak dirua itzultzeko eskaera ere egin dezake kultura@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 371 999 telefonora deituta. Era berean, aurreko txandarako sarrerarik lortu ez zuenak bigarren aukera hau baliatu ahal izango du, oraindik ere badira-eta batzuk salgai. 10 euro balio dute.
Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.