Koronabirusa

5 covid19 kasu asteburuan, halere 443,88ra murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 17a, 14:41

459,73tik 443,88ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko covid19aren intzidentzia Usurbilen. Asteburuan 5 kasu detektatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen. Bostak iragan ostiralean. Eremu laranjara hurbiltzen goazen arren, gorrian segitzen duen Gipuzkoako 9 udalerrietako bat dugu geurea.

Iragan ostiralean nabarmen murriztu ostean (602,41tik 459,73raino), zertxobait geldotu da 100.000 biztanleko 14 eguneko covid19aren intzidentzia Usurbilen. Koxkatxo bat beherantz egin du, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratu dituen azken datuen arabera, 459,73tik 443,88ra. 400etik gorako intzidentzia izaten segitzen dugunez, eremu gorrian gara oraindik.

Koronabirusaren hedapenaren asteburuko bilakaeraren berri eman du Osasun Sailaren eguneroko txosten epidemiologikoak. Udalerri honetan, 5 covid19 kasu zenbatu ditu, bostak iragan maiatzaren 14an. Larunbat eta igandean ez du kasu berririk antzeman.

Maiatzeko lehen 16 egunetan 33 koronabirus kasu detektatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 8 azken 7 egunotan. 28 azken 14 egunetan:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.
Maiatzak 13: 0.
Maiatzak 14: 5.
Maiatzak 15: 0.
Maiatzak 16: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Buruntzaldeko intzidentzia beherantz
Eskualdea kolorez aldatzen doa, intzidentzia beherantz doan seinale. Andoain eta Urnieta jada eremu horian dira, Lasarte-Oria laranjan, Astigarraga laranjara igarotzear, Hernani eta Usurbil ere bidean:
-Andoain: 173,47 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Astigarraga: 404,55 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,69. Azken 7 egunetan 9 kasu). 
-Hernani: 427,35 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,66. Azken 7 egunetan 33 kasu). 
-Lasarte-Oria: 351,80 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,66. Azken 7 egunetan 23 kasu).
-Urnieta: 273,80 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,94. Azken 7 egunetan 10 kasu). 
-Usurbil: 443,88 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,64. Azken 7 egunetan 8 kasu).  

Gipuzkoa eremu laranjan 
100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak beherantz segitzen du Gipuzkoan. Eremu laranjan da herrialdea, 332,15eraino gutxitu baita intzidentzia. 5.000 biztanletik gorako 9 udalerri ditu eremu gorrian, 9 laranjan, 15 horian eta 1 berdean.

6.172 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 276 izan dira positiboak (%4,5); 96 Gipuzkoan, 151 Bizkaian eta 29 Araban. 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 146 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.82koa da gaur.  

Ikastetxeei dagokienez, EAE-ko 57 ikastetxeetako 83 ikasgela daude itxita. EAE osoko 17.554 ikasgelen %0,47a.

Informazio gehiago hemen: covid19