LGTBIQ+fobiaren aurkako eguna gogoan Sutegi udal liburutegian

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 17a, 08:22

Egun honen harira, LGTBIQ+ kolektiboen inguruko materiala bildu du Sutegi udal liburutegiak.

31 urte bete dira astelehen honetan, maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuenetik. Urte batzuk geroago gauza bera egin zuen transexualitatearekin. Ordutik, lesbofobia, homofobia, transfobia edota bifobia, oro har LGTBIQ+fobia salatzeko egunean bilakatua da egun hau nazioarte mailan; kolektibo guztiok pairatzen duten diskriminazio eta erasoak salatu eta guztion eskubideak aldarrikatzeko eguna. 

Egun hau gogoan hartuta, kolektibo guztiok erdigunean jartzen dituzten edukiak eskuragarri ditugula gogorarazi digute Sutegi udal liburutegitik. "Maiatzak 17, LGTBI fobiaren aurkako eguna, baita Sutegi liburutegian ere; hemen, lagin txiki bat. Zatoz, eta aukeratu!", luzatu dute gonbita.